Nutrizio tailerra

Atzealdea

Nutrizio tailerra

TAILERRA

Nutrizio tailerra

Biteriko jangela taldeak nutrizio tailer bat jaso du bi nutrizionista- dietistaren eskutik

2020·01·09

$titulo.getData()


On Ekin-eko bi nutrizionistak etorri dira Ikastetxe Nagusira, jangela taldekoei nutrizioaren eta elikagaduraren inguruko tailer bat ematera. Tailerreko gai nagusia “afari erraz eta osasungarriak” izan da. Egoiliar gehienak laster pisura joango direnez bizitzera (datorren ikasturtean, hurrengoan…), oinarrizko ezagutzak izatea eta mota honetako errezetak ezagutzea oso erabilgarria da. Egin diren errezetak ondorengoak dira: arrautza muffinak, kalabazin espagetiak, azalore kus-kusa eta bi entsalada ezberdin eta original.