Bilbok finantza-sektorean aplikatzeko teknologian adituak diren start-upentzako Euskadiko lehenengo inkubagailua du
Bilbok finantza-sektorean aplikatzeko teknologian adituak diren start-upentzako Euskadiko lehenengo inkubagailua du
Bilbok finantza-sektorean aplikatzeko teknologian adituak diren start-upentzako Euskadiko lehenengo inkubagailua du
Fintech Open Innovation Lab, Bilbao Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan dago, eta proiektua aitzindaria da Euskadin. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin sortu da.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Mikel Barandiarán Dominion-eko kontseilari delegatu eta Absideko presidenteak Fintech Open innovation Lab inauguratu dute gaur. Euskadiko lehenengo inkubagailua da, eta finantza-jarduerak eta -zerbitzuak hobetzeko aplikatzen diren teknologia berrietan adituak diren start-upak egongo dira bertan.
Espazio berri hori, Fintech esparruan lan egiten duten enpresa berriak sortzea eta garatzea bultzatzeko sortu dena, Bilboko Udalarentzat, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat sektore estrategikoak diren horien barruan dago; izan ere, datozen urteetan hazteko eta negozioak sortzeko aukera handiak edukiko ditu. Gainera, udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasoko du.
Fintech Open Innovation Lab kokatuta dago Bilbao Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan (Bilbon), Mondragon Unibertsitateak sustatu duen ikaskuntza, berrikuntza eta ekintzailetzarako ekosisteman. Helburua da ikasle eta enpresa-sektorearen artean harreman eta komunikazio estuagoa eta jariakorragoa edukitzea. Besteak beste, Dominion eta Abside enpresak egongo dira, zeinak eskarmentua duten teknologia berrien merkatuan eta finantza-merkatuan. Bi enpresak erreferentziazko markak izango dira, eta ezagutza ekarriko dute; izan ere, Euskadin aitzindaria den espazio berri horretara mugitu dira, sortu berri diren beste enpresa batzuekin berrikuntza-polo bat eratzeko.
Fintech Open Innovation Laben, guztira,100 langile egon ahal izango dira. Batik bat, start-upen sektorekoak izango dira, teknologia berrien sektorean lan egiteko sortzen ari diren enpresa txikiei dagokiena. Ekimenaren xedea da start-up horietarako laguntza-eredu bat ezartzea berrikuntzaren, inkubazioaren eta bizkortzearen esparruan. Horrela, garapen handiagoa eduki ahal izango dute mundu osoan aukera hobeagoak eskaintzen ari den enpresen merkatuan.
Inkubagailuan lan egingo duten start-upak urtebete egon ahal izango dira, gehienez bi. Era horretan, txandakatzeko aukera egongo da, eta dinamismoa emango zaio zentroari.
Fintech sektorea
Fintech edo Financial Technology finantza-industria berri bat da, eta finantza-jarduerak hobetzeko aplikatzen du teknologia. Fintech direlakoak, oro har, teknologia berrietan adituak diren start-upak dira, eta finantza-zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzte.
Fintech enpresek bitartekari-lanak egiten dituzte finantzen munduan eta hainbat alderdi kontuan izanda, hala nola diru-transferentziak, maileguak, tituluak saltzea eta erostea, finantza- eta inbertsio-aholkularitza, zerbitzu egokituak garatzea bankuen zein bezeroen premietara eta enpresa handiek baino dinamismo gehiagorekin.