Goi-mailako hezkuntzan ongizatea zein garrantzitsua den aztertuko duen lehen biltzarra egingo da Bilbon, Stanfordeko eta Virginiako unibertsitateekin
Goi-mailako hezkuntzan ongizatea zein garrantzitsua den aztertuko duen lehen biltzarra egingo da Bilbon, Stanfordeko eta Virginiako unibertsitateekin
Goi-mailako hezkuntzan ongizatea zein garrantzitsua den aztertuko duen lehen biltzarra egingo da Bilbon, Stanfordeko eta Virginiako unibertsitateekin
Mondragon Team Academyk, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza eta Berrikuntza Unitateak, antolatu du
Ekainaren 5etik 8ra, ongizate pertsonal eta sozialak goi-mailako hezkuntzaren esparru pedagogikoan zer-nolako garrantzia duen jorratzeko lehen biltzarra egingo da Bilbao Berrikuntza Faktorian, elkarlanean gizarte hobeak eraikitzeko. Mondragon Team Academy arduratuko da biltzarra antolatzeaz; hots, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza eta Berrikuntza Unitatea, WISE Sareko kidea.
Testuinguru horretan, duela bi urte, Mondragon Team Academyk WISE Sarearekin bat egin zuen. Wellbeing, Innovation and Social Change in Education network izenaren akronimoa da WISE; hau da, Ongizatea, Berrikuntza eta Gizarte Aldaketa Hezkuntzan. Proiektu pilotu hori goi-mailako hezkuntzako 11 erakunderekin egin zen, The Wellbeing Project proiektua abiapuntutzat hartuta, eta lanaren kultura aldatzea du helburu, mundu-mailako berrikuntzaren eta ekintzailetza sozialaren esparruan.
Izan ere, azken lau urteetan Mondragon Team Academyk, LEINN graduaren bidez (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza), bere esparru pedagogikoaren berrikuntzan jardun du, eta ekintzailetza kolektiboa egiteko, pentsatzeko eta ikasteko modu berriak aurkitu.
Topaketa Bilbon
WISE sareko kide dira Stanfordeko Unibertsitateko Osasunaren eta Giza Errendimenduaren Dibisioa, Virginiako Unibertsitateko Kontenplazio Zientzien Zentroa eta Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Taldeko Ekintzailetza Unitatea, eta sareko gainerako kideekin lankidetzan garatzen da. Horiek beren esperientziak partekatuko dituzte Bilboko topaketan. Bertan izango dira, besteak beste, Aneel Chima, Standfordeko Unibertsitateko Osasunaren eta Giza Jardueraren Dibisioko zuzendaria, eta David Germano, Virginiako Tibeti eta budistei buruzko ikasketen irakaslea.
WISE Sarearen lehen biltzar honek helburu hauek ditu: esperientzia gehiago ezagutzea, ezagutzak eta baliabideak partekatzea, ikerkuntza eta elkarlaneko programak eraiki daitezela sustatzea, eta gizarte-eraldaketaren liderrentzat jardunbiderik onenak garatzea, barne-ongizatearen kultura hori erabiltzen jarraitzeko.