Incoming ikasleei ongi etorria Goi Eskola Politeknikoan

Atzealdea

Incoming ikasleei ongi etorria Goi Eskola Politeknikoan

ATZERRIKO IKASLEAK

Incoming ikasleei ongi etorria Goi Eskola Politeknikoan

2024·10·07

$titulo.getData()


Heldu dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora ikasturtean zehar beraien ikasketak gurekin batera egingo dituzten incoming ikasleak. Harrera ekitaldi bat antolatu zitzaien. Ekitaldi horretan elkar ezagutu ziren atzerritik etorritako ikasleak, unibertsitatea bisitatu zuten, unibertsitateak eskaintzen dizkien zerbitzuak ere erakutzi zitzaien, Euskal Herriko kulturaren eta tradizioaren inguruan ibili ziren hitz egiten eta hainbat jolas tradizional ere praktikatu zituzten.

Horrez gain, Mondragon Unibertsitatera ikasturte honetan etorritako incoming ikasle guztiek ere beste topaketa bat egi zuten. Bilbao As-Fabrik campusean bildu ziren. Bertan, ongi etorria egin zitzaien atzerriko ikasle guztiei eta hainbat dinamika prestatu zitzaien beraien arteko laguntasunak sendotzeko.

Hemen duzue Mondragon Unibertsitateko incoming ikasleei egindako ekitaldiko albistea.

https://www.mondragon.edu/eu/-/bienvenida-a-las-y-los-estudiantes-incoming-de-mondragon-unibertsitatea