Mondragon Unibertsitateko incoming ikasleei ongi etorria

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko incoming ikasleei ongi etorria

ErasmusPlus

Mondragon Unibertsitateko incoming ikasleei ongi etorria

Aurten, Mondragon Unibertsitateak, Bilbao AS Fabrik campusean eman die ongietorria incoming ikasleei

2024·10·04

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak, joan zen astean, Bilbao AS Fabrik campusean eman zien ongietorria incoming ikasleei.

Arrasaten, Eskoriatzan, Bidasoan, Galarretan eta Bilbao AS Fabriken egonaldia egingo duten ikasleak batu ziren Bilbon. Mexikotik, Brasildik, Koreatik, Frantziatik, Austriatik, Belgikatik, Turkiati, Suediatik eta Poloniatik besteak beste datozen ikasleak dira.

Ikasle talde honek, Unibertsitateko nazioarteko batzordeko kideekin eta kirol zerbitzuko kideekin batera, ongietorri ekitaldi honi hasiera eman zioten 17:00etan, Mondragon Unibertsitatearen aurkezpenarekin. Ondoren, Euskal Herriko gastronomiaren, tokien eta jaien inguruko Kahoot bat egin zuten.

Kirol zerbitzauren eskutik hainbat ekintzatan parte hartu zuten eta lunch batekin eman zioten bukaera ekitaldiari.

Ongieotorria ematen dizuegu guztioi eta egonaldi zoriontsua opadizuegu!