Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak

Atzealdea

Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak

Rol berriak hezkuntzan

Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak

Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek ikastetxeetako arduradunei zuzendutako hiru jardunaldi antolatu dituzte, hezkuntza-proiektu berritzaileen diseinuan sakontzeko. Lehenengo saioa Bilbao AS Fabrik-en egingo da, apirilaren 22an. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena beharko da.

2023·03·14

$titulo.getData()


Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak lelopean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs laborategiak hiru jardunaldi antolatu dituzte ikastetxeetako arduradunentzat. Ekitaldiak izango dira Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan, apirilaren 22an, maiatzaren 6an eta ekainaren 10ean, hurrenez hurren, eta sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena beharko da.

 

Praktika berritzaileak

Badago irakasle-talde osoak aitortzen duen dinamika bat erakundean dagoen ezagutza ikusarazten duena? Eta, ikasi beharrekoaren berri ikusarazten duena?

 

Nahikoa duzue taldearen talentuaz edo behar dituzu tresnak lagunduko dizuenak bihurtzen talentua adimen kolektiboa?

 

Behar dituzu tresnak hobetzeko irakasleen topaguneetako parte-hartzea?

 

Nola eragiten dute aurreko galderek ikasleen hezkuntza-esperientzian?

 

Gonbidatzen zaitugu praktikatzera zure ikastetxean erabiltzeko moduko tresna berritzaileekin eta gorago aipatutako kezka horien guztien erantzunak bilatzen.

Horretarako, lankidetzan arituko zara Paloma Morunorekin (TeamLabs) eta Agurtzane Martínezekin (Mondragon Unibertsitatea), berrikuntzan eta erraztasunean adituak eta LIT proiektuko koordinatzaileak (LIT proiektu horretan kokatzen dira hurrengo programak:  Berrikuntza eta ikaskuntza errazteko unibertsitate masterra, Hezkuntzako Rol Berrietan Aditu Diploma eta erraztailetzat hainbat espezializazio ikastaro).

 

Hiru hitzordu

Hiru jardunaldi antolatu ditugu aipatutako gai horiek guztiak lantzeko:

  • Apirilak 22., larunbata: Bilbo AS Fabrik (Mondragon Unibertsitatea). 10:00-14:00.
  • Maialtzak 6, larunbata: Madrid (TeamLabs/). 10:00-14:00.
  • Ekainak 10, larunbata: Barcelona (TeamLabs/). 10:00-14:00.

Helburuak

Ulertzea zein prozesuk errazten duten profesionalen ikaskuntza-komunitateen sustapena eskoletan.

 

Eskaintzea tresnak ikastetxeetako eguneroko erronkei aurre egiteko.

 

Laguntzea irakasle-taldearen adimen kolektiboa jartzen hezkuntza-proiektuaren zerbitzura.

 

Nori zuzenduta

Hezkuntza- eta unibertsitate-etapa guztietako ikastetxeetako arduradunak (ikastetxeko zuzendariak, berrikuntza-zuzendariak, ikasketa-buruak).

 

Egitaraua

09:30-10: 00 Harrera.

10:00-11:00 Inspirazioa: ikaskuntza eta berrikuntza erraztearen bitartez, sustatzea irakasle-taldeetan parte hartzeko gaitasuna. Abiapuntua: LIT prestakuntza-eredua (Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs).

Paloma Moruno eta Agurtzane Martínezen eskutik, berrikuntzan eta erraztasunean adituak eta TeamLabs eta Mondragon Unibertsitateko LIT proiektuko koordinatzaileak.

11:00-11:15 Lantaldeen osaketa, lau erronken bueltan.

11:15-11:30 Kafea.

11:30-13:45 Workshop: Errazte-tresnak esperimentatu, benetako erronka baten bidez.

11:30-12:30 Ideazioa eta aukeraketa.

12:30-13:15 Aukeratutako ideiaren prototipatzea eta pich-aren prestaketa.

13:15-13:45 Prototipoen pich-ak.

13:45-14:00 Itxiera.

 

Informazioa 

Julene Gorrotxategi

lit@mondragon.edu

600 02 27 20