Martxotik maiatzera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan berrikuntza nola bultzatu eta inplementatu irakatsiko du Mondragon Unibertsitateak
Martxotik maiatzera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan berrikuntza nola bultzatu eta inplementatu irakatsiko du Mondragon Unibertsitateak
Martxotik maiatzera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan berrikuntza nola bultzatu eta inplementatu irakatsiko du Mondragon Unibertsitateak
Ikastaroak izango ditu 150 orduko iraupena eta modalitate hibridoan eskainiko da; hala izango ditu online edukiak, aurrez aurreko workshop bat Bilbao AS Fabrik-en eta bi saio sinkrono.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikastaro berri bat eskainiko du hezkuntza arloko berrikuntza eta errazte estrategikoaren bueltan: Berrikuntza irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan espezializazio ikastaroa.
TeamLabs/-ekin batera diseinatutako espezializazio ikastaro hau zuzenduta dago hezkuntza-erakundeetako profesionalei eta langileak prestatu nahi dituzten hezkuntza-erakundeei. Ikastaroa hasiko da 2025eko martxoaren 31n eta bukatuko da urte bereko maiatzaren 15ean.
Programaren helburua da eskaintzea eta erabiltzea gako didaktiko-pedagogiko baliagarriak, bai ikaskuntza-prozesuak eta -testuinguruak oro har aztertzeko, bai horiek berritzeko ildoak eta proposamenak identifikatu, planifikatu eta ezartzeko. Honakoak betekizunak ditu ikastaroak:
- Hausnartzea gure hezkuntza-jardunbideei ekiteko oinarri teorikoek duten balioaz eta esanahiaz.
- Identifikatzea eta ezaugarritzea erreferentziazko gure sinesmenak, suposizioak edo ikuskera teorikoak (esplizituak edo inplizituak), gure hezkuntza-jardunbideen azterketa- eta eraldaketa-prozesuetan orientatu gaitzaten, horiek errazten dituzten funtsezko rolean.
- Aztertzea egun hezkuntzan garatu diren irakaskuntza-ikaskuntza ereduak eta horien gako didaktiko-pedagogikoak. Asmoa da identifikatzea praktika eraldatzaileak oztopatzen eta errazten dituzten elementuak.
- Diseinatzea berrikuntza metodologikoko proposamenak, oinarria izango dutenak praktika profesionalaren testuinguruan.
Modalitate hibridoa
Modalitate hibridoan eskainiko dugu ikastaroa; eduki gehienak online emanda baina, horiek osatzeko, workshop presentzial eskainiko da Bilbao AS Fabriken, maiatzaren 9an eta 10ean (ostirala eta larunbata), gainera, bi saio sinkrono eskainiko dira ikastaroa hasi aurretik zehaztuko diren datetan.
Iraskaslea
Ikastaroaren irakaslea da Xabier Arregi, hezkuntza berrikuntzan doktorea eta irakasle eta ikertzailea Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bere irakaskuntza-lana eredu pedagogikoak eta, oro har, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ezaugarritzean oinarritu du; zehazkiago, zientzia esperimentalen esparruan, hezkuntza-etapa guztietan. Irakaskuntza-lan horren osagarri, esparru horretara bideratutako curriculum-materialak garatu eta argitaratu ditu.
Informazio gehiagorako
Edozein galdera argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan:
Julene Gorrotxategi
600 027 020
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu