Berrikuntza Digitala aipamen berriaren hasiera ekitaldia Bilbao AS Fabrik-en, irailaren 14an
Berrikuntza Digitala aipamen berriaren hasiera ekitaldia Bilbao AS Fabrik-en, irailaren 14an
Berrikuntza Digitala aipamen berriaren hasiera ekitaldia Bilbao AS Fabrik-en, irailaren 14an
"Digitalizazioa hezkuntzan: etorkizuneko bidea marrazten" ekitaldia egingo da Bilbao AS Fabrik-en eta bertan egingo den mahai-ingurua streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Irailaren 14an, Lehen Hezkuntza graduko Berrikuntza Digitala aipamen berriaren hasiera ekitaldia egingo da Bilbao AS Fabrik-en. Egun horretarako, Digitalizazioa hezkuntzan: etorkizuneko bidea marrazten izeneko ekitaldia antolatu du Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 2021-2022 ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateak eskainiko du, lehenengo aldiz, Berrikuntza Digitala aipamena Lehen Hezkuntza graduan.
Kanpoko bi irakasle gonbidatu ditugu ekitaldira, Linda Castañeda (Murtziako Unibertsitatea) eta Mercè Gisbert (Universitat Rovira i Virgili). Gainera, Euskal Herriko beste bi lagun ere etorriko dira: Make Irigoyen (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala) eta Aitor Pagaldai (Lauaxeta Ikastola).
Egitaraua
- 14:30. Irekiera insitituzionala (Nagore Ipiña, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa) *Streaming bidez eskainiko da.
- 15:00. Mahai-ingurua:
- Linda Castañeda, Universidad de Murci.
- Mercè Gisbert, Universitat Rovira i Virgili.
- Make Irigoyen, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala.
- Aitor Pagaldai, Lauaxeta Ikastola.
- Gidaria: Amaia Arroyo, Mondragon Unibertsitatea) *Streaming bidez eskainiko da.
- 16:00. Kafea.
- 16:30. World Café dinamika.
- 18:00. Sintesia.
- 18:30. Itxiera.