Beñat Herce Lezeta Bikain bere Doktorego-Tesian

Atzealdea

Beñat Herce Lezeta Bikain bere Doktorego-Tesian

Tesia

Beñat Herce Lezeta Bikain bere Doktorego-Tesian

Irailaren 22an, osteguna, Beñat Herce Lezeta ikertzaile eta irakasleak bere doktore tesia defendatu zuen bikain kalifikazioarekin

2022·09·27

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua:  El comportamiento financiero de las cooperativas de trabajo asociado de Mondragon.


Epaimahaia:

Lehendakaria: Alicia Mateos Ronco Dk.  (Universitat Politècnica de València).

Idazkaria:        Amaia Aguirre Aramburu Dk. (Fagor Taldea).

Kidea:             José Luis González Pernía Dk.  (Deusto-ko Unibertsitatea)

Zuzendariak:  Mónica Gago García Dk. (Mondragon Unibertsitatea - Enpresagintza) eta Iñaki Arenaza Bengoa Dk. (Mondragon Unibertsitatea - Enpresagintza).

 

Laburpena:

Tesi honek lan elkartuko sozietate kooperatiboen (LEK) finantza-portaera aztertzen du, metodologia kualitatibo eta kuantitatiboan oinarritutako ikerketa misto baten bidez. Tradizioz, literaturak oso zailtzat jo izan du enpresa mota hauentzat kanpo-finantzaketa eskuratzea, haien esparru juridiko, kontable eta fiskalarekin lotutako arazo eta gaiengatik. Era berean, finantza-egitura erabakiak azaltzen saiatzen diren finantza-teoriak, nagusiki, enpresa kapitalista handietan oinarritu dira.

Beraz, garrantzitsua da LEKek testuinguru horietan nola kokatzen diren aztertzea, MONDRAGONeko kooperatibek osatutako lagin bat erabiliz egiten dena. Hala, enpresa horien finantza-dinamika aztertzen da, beren finantza-zuzendaritzei egindako zenbait elkarrizketaren bidez, eta MONDRAGON taldearen ekonomia- eta finantza izaerako paneleko datuetan oinarrituta egindako analisi kuantitatiboarekin osatzen da.

Lortutako emaitzek agerian uzten dute enpresa horiek ez dutela espero bezain finantzaportaera desberdina, nahiz eta enpresa kapitalistetatik bereizten dituzten berezitasun garrantzitsuak erakutsi. Horien artean, funts propioen sendotasunean eta finantzaaniztasunean eragiteko ahalmen urriari buruzko kezka aipa daiteke, eta haien motibazioak eta lehentasunak trade-off teoriaren (TOT) zein pecking order teoriaren (POT) iragarpenen bidez azal daitezkeela; baina gehiago bigarren horren bidez. Alde horretatik, zorraren heldutasunaren azterketa bereiziak frogatzen du epe laburreko zorpetzearen portaera, guztizko zorpetzearen oso antzekoa dela; epe luzekoak, berriz, aztertutako aldagaiekiko alderantzizko erlazioak erakusten ditu kasu askotan. Hala ere, aztergaia LEKak izateagatik erabilitako faktore espezifikoak ez dira hain erabakigarriak, nahiz eta erlazio esanguratsu batzuk aurkitu diren.