BaskoniaZale abonua lortzeko aukera

Atzealdea

BaskoniaZale abonua lortzeko aukera

17 Sep  / 27 Sep

BaskoniaZale abonua lortzeko aukera

0:00-24:00

Vitoria-Gasteiz | Buesa Arena

Eskuratu Baskoniako Grada Gaztea abonua beherapenarekin

$titulo.getData()

Ikasturte honetan ere, Kirol Zerbitzutik Baskoniarekin dugun hitzarmen bati esker, Baskoniako abonua 175€ko prezio berezian egiteko aukera ematen dizugu.

Aurtengoan, abonuak 108 eta 208 sektoreetan izango dira (BaskoniaZale animazio gradan) eta ligako txapelketa erregularra eta lehen kanporaketako partidua zein Euroligako fase erregularra sartzen dira. Hortik aurrerako fase guztiak bestelako abonatu guztiei bezala kobratuko lirateke.

Abonoa egin ahal izateko, pertsona guztiak gure plataforman izena emanda egon behar dute eta eskaerak banaka edota 2 edo 3 pertsonako taldetan egin ahal dira (talde bakoitzak zozketarako zenbaki bat izango luke). 

Momentu honetan, grada honetarako 20 abonu ditugu eskuragarri, baina baliteke gehiago ere lortzea (beste kokapen batean). Interesdun kopurua abonuena baino handiagoa bada, eskaria egin dutenen artean zozketa egingo da irailaren 30ean (astelehena). Zozketaren emaitza emailez jakinaraziko da.