Kirol Zerbitzuaren bitartez Baskonia ikusteko aukera, aprobetxatu eta anima zaitez!

Atzealdea

Kirol Zerbitzuaren bitartez Baskonia ikusteko aukera, aprobetxatu eta anima zaitez!

Kirol ikuskizunak

Kirol Zerbitzuaren bitartez Baskonia ikusteko aukera, aprobetxatu eta anima zaitez!

Partizan eta Real Madrilen aurkako partiduetarako 50 sarrera baino gehiago banatu dira eta beste 45 pertsonek denboraldi osorako abonua hartu dute.

2024·10·16

$titulo.getData()


Dakizuen bezala, Kirol Zerbitzutik kirol ikuskizunetarako sarrerak banatzen ditugu, eta horien artean, Baskonia ikusteko aukera duzue. Aurtengo honetan indartsu hasi dugu denboraldia eta Partizan eta Real Madrilen aurkako partiduetarako guztira 50 sarrera baino gehiago banatu ditugu eta horrez gain, 45 pertsonek denboraldi osorako abonua eskuratu dute. Urte osorako abonu honek 175 euroko kostua du eta oraindik ere, badaude abonu gutxi batzuk eskura, beraz, interesa izanez gero, galdetu zure fakultateko kirol zerbitzuan.

Ikasturtean zehar, Baskoniako hainbat partidu ikusteko aukeraz gain, kirol zerbitzutik bestelako zenbait kirol ikuskizunetarako eskaintzak zabalduko ditugu, hala nola, emakumezko futbola, euskal pilota, aizkolaritza eta suertatu daitezkeen aukerak.

Ez galdu aukera horiek eta anima zaitez lehen mailako kirolaz gozatzen.