Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

Atzealdea

Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

XXII Argazki lehiaketa

Badugu argazki lehiaketaren ebazpena

Badugu aurtengo edizioko argazki irabazlea

2024·05·23

$titulo.getData()


Pasa den astean amaitu zen epea, Kirol Zerbitzuak urtero antolatzen duen argazki lehiaketan parte hartzeko. Guztira, 12 argazki aurkeztu dira 6 parte hartzaileren eskutik, "Une erabakigarriak kirolean" gaitzat izan duen lehiaketa honetan. Hemen ikus dezakezue albuma, aurkeztutako argazki guztiekin.

Aretxabaletako gure lankideen laguntza izan dugu lehiaketaren ebazpena burutzeko eta aurtengo irabazlea, Beñat Arribas Imaz-en "Hortzak estutu eta gora begiratu" argazkia izan da; eskalatzaile baten une erabakior bat islatzen duen argazkiarekin.

Hemen duzue epaimahairen justifikazio teknikoa:

  • Lehiaketaren gaia ezin hobeto islatzen du: Argazkiak eskalada kirolaren ikuspegi paregabea aurkezten du, eskalatzaileak bere erronkari aurre egin behar dion "unearen" esentzia harrapatuz. Une erabakigarri bat harrapatzen du eskalatzailearen bizitzan, kontzentrazio eta ahalegin gorenekoa. Irudiak eskaladako kirolaren edertasuna transmititzen du.
  • Kalitate estetikoa: Argazkia teknikoki bikaina da, konposizio, argiztapen eta fokatze onarekin. 
    Eskalatzailearen kokalekuak konposizio orekatua eta erakargarria sortzen du. Kokapen horrek argazkiaren protagonistarengana zuzentzen du ikuslearen begirada, eta haren ekintzaren garrantzia nabarmentzen du. 
  • Bere balio teknikotik haratago, irudiak abentura-sentsazioa, gainditze pertsonala eta naturarekiko lotura transmititzen ditu.
     

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak Beñat Arribas Imaz-i, "Hortzak estutu eta gora begiratu" izeneko argazkiagatik!!

Irudi galeria