Aste honetan jokatu dira Bilbon txapelketen finalak
Aste honetan jokatu dira Bilbon txapelketen finalak
Aste honetan jokatu dira Bilbon txapelketen finalak
Frontenis neska zein mutiletan, padela eta areto futboleko finalak jokatu dira
Aste honetan jokatu dira Bilbon areto futbol, frontenis eta padeleko neguko barne txapelketen finalak. Partidu hauekin, Bilboko neguko txapelketei amaiera eman diegu, guztira 200 ikasle inguruk parte hartu dutelarik jokamolde ezberdinetan.
Asteartean areto futboleko finala jokatu zen "Tengo Tutanga" eta "Gudariak" taldeen artean. Parekatuta joan zen partidua baina azkenean, "Gudariak" taldeak irabazi zuen 3-6 emaitzarekin eta otsaila amaieran ospatuko den Mondragon Unibertsitateko txapelketa ofizialera sailkatu dira. Argazki eta emaitzak.
Asteazkenean berriz, padel txapelketako finalerdi edo finala alde batetik eta frontenisean neska eta mutilen finalak bestetik jokatu ziren. Hauek izan ziren jokamolde bakoitzeko irabazleak: "Asier-Carlos" (padelean), "Pesadilla en la cocina" (frontenis mutilak) eta "Maider-Ainara" (frontenis neskak). Hauek ere otsaila amaieran ospatuko den Mondragon Unibertsitateko txapelketa ofizialera sailkatu dira. Argazki eta emaitzak; Padel eta frontenis
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!