Astean jokatu da udaberriko 3x3 saskibaloi txapelketa
Astean jokatu da udaberriko 3x3 saskibaloi txapelketa
Astean jokatu da udaberriko 3x3 saskibaloi txapelketa
Guztira 5 taldek hartu dute parte txapelketan eta irabazleak TAKE taldeko Alvaro Martin, Beñat Etxeberria, Erik Aranzabal eta Unai Conde izan dira.
Asteartean udaberriko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu da Iturripeko kiroldegian. Guztira 5 taldek hartu dute parte eta txapelketa ligaxka formatuan jokatu da, denek denen aurka eta bi talde onenak igaro dira final-erdietara, Dallas eta TAKE.
Elkarren aurka oso partidu lehiatu bat jokatu eta gero, TAKE taldeak lortu du finala irabaztea.
Azpimarratzekoa da txapelketan talde guztien aldetik nabarmendu den kirolzaletasuna.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi eta zorionak irabazleei.