Aste honetan jokatu da udaberriko badminton txapelketa Iturripen

Atzealdea

Aste honetan jokatu da udaberriko badminton txapelketa Iturripen

Guztira 14 bikotek hartu dute parte.

Aste honetan jokatu da udaberriko badminton txapelketa Iturripen

Guztira 14 bikotek hartu dute parte txapelketan eta irabazleak Unai-Hugo bikoteko Unai Palomo eta Hugo Cachafeiro izan dira.

2024·05·30

$titulo.getData()


Kirol Zerbitzuko udaberriko eskaintzarekin ere aurrera goaz eta aste honetan udaberriko badminton txapelketa jokatu da Iturripeko kiroldegian. 14 bikotek hartu dute parte eta txapelketa ligaxka formatuan jokatu da, 3 multzotan banatuta denek denen aurka (A multzoan 5 bikote, B multzoan 5 bikote eta C multzoan 4 bikote) eta multzo bakoitzeko bikote onenak eta multzo guztietako 2. bikote onenak igaro dira final-erdietara.

Final-erdiak jokatu eta gero, finala Lander-Markel eta Unai-Hugo bikoteek jokatu dute elkarren aurka, eta azken horiek gailendu dira nagusitasunez.

Azpimarratzekoa da txapelketan bikote guztien aldetik nabarmendu den kirolzaletasuna.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi eta zorionak irabazleei, eta adi datozen astetan ditugun txapelketekin, hemen ikusgai.

Txapelketaren argazkiak eta bideoak jarraian:

Udaberriko badminton txapelketa