Euskadiko Diseinugileen elkarteak (EIDE) Mondragon Unibertsitatea bisitatu du

Atzealdea

Euskadiko Diseinugileen elkarteak (EIDE) Mondragon Unibertsitatea bisitatu du

BISITA EIDE

Euskadiko Diseinugileen elkarteak (EIDE) Mondragon Unibertsitatea bisitatu du

Goi Eskola Politeknikoa EIDEko bazkidea da eta testuinguru honetan antolatu dira Batzar Nagusia, saio irekia zein laborategietara bisita gidatua

2025·03·20

$titulo.getData()


Martxoaren 14an ospatu zuen Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDE) bere Batzar Orokorra Arrasaten eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak harrera egin zien ekitaldira gerturatu ziren pertsonei.

Batzarraz gain, saio ireki bat ere egon zen non hitzaldi eta mahai inguru batean sortzaileen sektoreak jasangarritasunaren inguruan dituen erronkak landu ziren, zirkularitatea eta hondakinen balio handitzea besteak beste.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak inauguratu berri duen HIREKIN zentroa ere bisitatu zuten partaideek, Industria Eraldaketa Iraunkorrerako Berrikuntza eta Ekintzailetza zentro berria. Bertan kokatuko diren negozio ideiak jasangarritasuna eta teknologia izango dute oinarri.

Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak diseinuaren inguruan dituen laborategi eta instalazioak bisitatzeko aukera ere izan zuten, non ikasle zein ikerlariek egiten dituzten proiektuen berri eman zen.

Mila esker bertaratu zirenei, plazer bat izan zen gure etxeko ateak zuei irekitzea!