DBZ-k Ausolani lagunduko dio Z belaunaldiarentzako jantoki zerbitzu berriak garatzen diseinu parte hartzailearen bidez
DBZ-k Ausolani lagunduko dio Z belaunaldiarentzako jantoki zerbitzu berriak garatzen diseinu parte hartzailearen bidez
DBZ-k Ausolani lagunduko dio Z belaunaldiarentzako jantoki zerbitzu berriak garatzen diseinu parte hartzailearen bidez
REVOLUTION Z proiektuaren helburua da Z belaunaldiari zuzendutako jantoki zerbitzu berritzaile bat diseinatzea parte-hartzean, digitalizazioan eta jasangarritasunean oinarrituta.
Ausolanek “REVOLUTION Z: Partaidetzan, digitalizazioan eta jasangarritasunean oinarritutako Z belaunaldiarentzako komunitate errestaurazio zerbitzu disruptibo baten diseinua” proiektua jarri du martxan. Proiektuan zehar pertsonetan zentratutako diseinua aplikatu eta ikasteko Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroaren (DBZ) laguntza izango du. Gainera, Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programak proiektua sustatuko du.
REVOLUTION Z-k bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzako jantoki zerbitzuaren berdiseinua bilatzen du. Proiektu honen ondorioz, Ausolanek balio bereizgarriko proposamen berri bat diseinatuko du, enpresaren lehiakortasuna handituz Covid-19aren pandemiak erabat eragindako sektore batean. Gainera, Ausolanek proiektu honen bitartez Pertsonetan Oinarritutako Diseinuari lotutako gaitasunak sortu nahi ditu, DBZren lankidetzari esker.
Azkenik, Ausolanen eta DBZren arteko harremana sendotzeko balioko du proiektuak, Pertsonetan Oinarritutako Diseinuan ezagutza berriak sortzeko eta transferitzeko aliantza iraunkor gisa. Emaitzak lurraldean eta nazioartean zabalduko dira sare sozialen bidez, baita proiektuaren garapenean oinarritutako argitalpen zientifikoen bitartez ere.