Arizmendi Ikastolako ikasleek Goi Eskola Politeknikoko eraikina bisitatu dute jasangarritasunaren inguruan ikasteko

Atzealdea

Arizmendi Ikastolako ikasleek Goi Eskola Politeknikoko eraikina bisitatu dute jasangarritasunaren inguruan ikasteko

BISITA

Arizmendi Ikastolako ikasleek Goi Eskola Politeknikoko eraikina bisitatu dute jasangarritasunaren inguruan ikasteko

Unibertsitateko Garaiako eraikineko energia kontsumoaren zati bat zabaian instalatutako eguzki panelen bitartez elikatzen da eta eraikin barruko airearen kalitatea bermatzen laguntzeko loragune bat du.

2024·03·19

$titulo.getData()


Arizmendi Ikastolako DBH1eko ikasleek “EHko Herria” ikasgaian jasangarritasunaren inguruko gaiak lantzen dituzte ikasturtean zehar. Taldelanen eta dinamiken bitartez produktu edo zerbitzu desberdinak sortu eta eraiki behar dituzte ikasleek. Beraien egunerokotasunean dauden gabeziak identifikatu behar dituzte, eta ostean, hutsune horiei hobekuntzak ekarriko lituzketen produktuak garatu behar dituzte.

Testuinguru honetan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Garaiako eraikina bisitatu dute 25-30 ikasleko 5 taldeek. Alde batetik, eraikinaren funtzionamendua aztertu dute, unibertsitatean jasangarritasuna bermatzeko martxan dauden hainbat dinamika ezagutzeko. Besteak beste: barne aldeko loraguneko landareek airearen kalitatea hobetzen laguntzen dute eta eraikinaren goiko aldean dauden eguzki-plakekin ere energia jasangarria ere ekoizten da.

DBH1eko ikasleek beraien herria jasangarriagoa izatea lortu behar dute, eta honezkero badituzte beraien proiektuetako lehenengo ideiak: herriko gune berdeak ureztatzeko prozesuan ahalik eta ur gutxien kontsumitzeko sistema berritzailea bat, oinezkoan pasabideetako sarbidea hobetzea, kaleetako energia kontsumoa gutxitzeko gailu bat… Oraindik gehiago garatu behar dituzte ideiak eta helburuak, baina ziur proiektu eraginkorrak sortzea lortuko dutela, jasangarritasuna bermatuz.