Proiektu eta metodologia aktiboetan oinarritutako masterra

Titulazio Ofiziala

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ETCS (Urtebete)

Campusa

Donostia eta Eskoriatza

Plazak

30

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1224030, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Proiektu eta metodologia aktiboetan oinarritutako masterra

METODOLOGIA

Proiektu eta metodologia aktiboetan oinarritutako masterra

$titulo.getData()


Masterreko ikasgaien helburu nagusia da proiektu baten garapenean trebatzea, betiere, proiektu horren abiapuntua hobetu beharreko benetako egoera bat izanik. Proiektua izango da masterraren ardatza, eta arlo guztiak horren bueltan landuko dira. Hau da, proiektua ez da soilik masterraren amaieran garatuko duzun lana, baizik eta masterrak irauten duen bitartean bizirik dagoen prozesua.

Irakasleek eta adituek gaitasunak garatzen lagunduko dizute, beren jakintza-arloaren esparrua oinarritzat hartuta. Ikasgai horiek gaitasunak garatzeko ikaskuntza-ingurune bezala deseinatu dira. Besteak beste, honako metodologia hauekin lan egingo duzu:

  • Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI): Arazoei irtenbidea emateko ezagutza sintetizatu eta eraiki ahal izango duzu, eta, horrela, arazoek jarritako baldintzei erantzungo diezu.
  • Kasuak: Egoerak konpontzen trebatzeko, jasotako ezagutza eta kasuak ebazteko esperientzia eskuratuko duzu. Askotariko soluzioetara irekita egoten ikasiko duzu.
  • Proiektuak: Jasotako ezagutza aplikatuko duzu, eta zeure buruari buruz eta besteekin kontatzeko beharrari buruz ikasiko duzu; ezagutza sintetizatu eta eraikiko duzu; sortu egingo duzu.
  • Erronkak: Ikuspegi pedagogiko horrek mundu errealaren ikuspegi globala eskatzen du. Zure interesetatik abiatuta, hezkuntzari esanahi praktikoa emateko, zeharkako gaitasunak garatuko dituzu, hala nola elkarlana eta diziplina artekoa, erabakiak hartzea, komunikazioa, arazoak konpontzea, etika eta lidergoa.

Masterrean garrantzi berezia izango dute tutoretzak eta bitarteko telematiko eta birtualen bidezko jarraipenak (txata, posta elektronikoa, telefono bidezko arreta...). Ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzen dute eta irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioan sakontzen dute.