Apirilaren 28an, kooperatibismoari, estrategiari eta digitalizazioari buruzko webinarra
Apirilaren 28an, kooperatibismoari, estrategiari eta digitalizazioari buruzko webinarra
Apirilaren 28an, kooperatibismoari, estrategiari eta digitalizazioari buruzko webinarra
Ekitaldian parte hartuko dute Julen Iturbe-Ormaetxek (Consultor artesano), Jesus Fernandez del Carmenek (Ederlan) eta Nagore Ipiñak (Mondragon Unibertsitatea). Webinarra 18:00etan hasiko da.
Apirilaren 28an, Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak bultzatutako jardueren artean, Mondragon Unibertsitateak webinara eskainiko du: Kooperatibismoa, estrategia eta digitalizazioa: gizarte-ekonomiaren eraldaketa digital arduratsu baterantz. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, gazteleraz eskainiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Honako hauek hartuko dute parte webinarrean:
- Julen Iturbe-Ormaetxe, Consultor artesano, PhD Enpresagintza.
- Jesus Fernandez del Carmen, Fagor Ederlan S. Coop. kooperatiba-sozietateko Garapen Korporatiboko eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria.
- Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
- Moderatzailea: Leire Uriarte, masterraren koordinatzailea.