Mondragon Unibertsitatearen 2022-2023 ikasturte hasiera ofiziala

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen 2022-2023 ikasturte hasiera ofiziala

Ekitaldia

Mondragon Unibertsitatearen 2022-2023 ikasturte hasiera ofiziala

Unibertsitateko Errektoreak, Unibertsitatearen gizarte- eta ekonomia-inpaktua nabarmendu du ikasturteari hasiera emateko ekitaldian, Unibertsitatearen 25. urteurrenean.

2022·09·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak gaur egin du 2022-2023 ikasturte akademikoari hasiera emateko ekitaldi ofiziala Bilbao AS Fabrik campusean.

Unibertsitatea 25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago eta gaurkoan, 25. aldiz eman dio hasiera ikasturteari.

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio hasiera ofiziala ikasturteari. Lehendakariaren aurretik, honako hauek hitz egin dute: Idoia Peñacoba Mondagon Unibertsitateko idazkari nagusiak, 2021-2022 ikasturteko txosten akademikoa aurkezteko; José María Canales Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaileak, hidrogenoak  energia gisa dituen abantailei buruzko irekitze-hitzaldia eman duenak, eta Vicen Atxa Mondagon Unibertsitateko errektoreak, ikasturteari hasiera emateko hitzaldiaz arduratu denak.

Halaber, hauek ere bertan izan dira: Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko lehendakaria; Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Ana Otaduy, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua, eta Javier Oleaga, Mondragon Unibertsitateko lehendakaria, besteak beste.

Prentsa ohar osoa ikusi