Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasle ohiek BerEkin ekintzailetza-proiektua aurkeztu diete Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleei

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasle ohiek BerEkin ekintzailetza-proiektua aurkeztu diete Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleei

PROIEKTUA

Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasle ohiek BerEkin ekintzailetza-proiektua aurkeztu diete Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleei

Ikasle taldeak osasun-sektoreari zuzendutako ekintzailetza teknologikoko proiektua jarri zuen abian, ekintzailetza sustatzen duen unibertsitateko lehiaketan irabazi zuten sariari esker

2022·03·20

$titulo.getData()


2019an, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 4. ikasturteko hiru ikaslek beren ibilbide ekintzaileari ekiteko beka bat lortu zuten, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Enpresa Sortuz lehiaketari esker. Lehiaketak oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaileak saritzen zituen, eta BerEkinen taldeak 3D inprimaketaren bidez ferula pertsonalizatuak diseinatzea eta fabrikatzea proposatu zuen. Irtenbide berriak lesioaren babes eta immobilizazio optimoa ziurtatzea ahalbidetuko luke, erosotasunik handiena eskainiz. Gainera, produktuak pertsonalizazioa, material biodegradagarriak, arintasuna eta transpiragarritasuna eskainiko lituzke, besteak beste.

Ideia 2 urtez garatu ondoren, BerEkin errealitate bihurtu da, eta hiru sustatzaileek bi produktu jarri dituzte merkatuan. Gaur egun, negozioaren oinarri nagusia izango litzatekeen produktu berri bat merkaturatzeko estrategia dute ardatz.

Teknologia Biomedikoen Masterreko Fabrikazio Gehigarria irakasgaiaren testuinguruan, ekintzaile-taldeak honako beraien produktuari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen: bete behar dituen osasun-araudiak, fabrikazioa nola automatizatu nahi duten, lantzen ari diren merkataritza-estrategiak, sektorean identifikatu dituzten aukerak, etab.

Potentzial handiko sektorea

Teknologia biomedikoak aukera handia dira osasun-sektorearentzat, eta datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen ari dela hazten eremu horretara dibertsifikatzen duten enpresen edo enpresa berrien kopurua. Horregatik, Teknologia Biomedikoen Masterraren koordinazio-taldeak sektoreko enpresa-errealitatea ikasleei hurbilduko dieten jarduerak eta jardunaldiak antolatzearen aldeko apustua egiten du, eta, horrela, sentimendu ekintzailea sustatzen du, modu aktiboan indartu ahal izan dezaten.

Oso saio aberasgarria izan zen bi aldeentzat.

Zorte on proiektuarekin!