Mekatronika graduko ikasleriak kamioi ibiltari bat bisitatu du
Mekatronika graduko ikasleriak kamioi ibiltari bat bisitatu du
Mekatronika graduko ikasleriak kamioi ibiltari bat bisitatu du
Urriaren 21ean Goi Eskola Politeknikoko 10. eraikineko aparkalekura hurreratu zen Bosch Group-eko Rexroth etxeko kamioi ibiltaria
Mekatronika Graduko 2, 3 eta 4 kurtsoetako ikasleriak eragingailu hidraulikoei buruzko Bosch Groupeko Rexroth etxeko kamioi ibiltaria bisitatu ahal izan zuen. Kamioia urriaren 21ean zehar Goi Eskola Politeknikoko aparkalekuan egon zen eta bere arduradunek azalpen eta tailerrak eman zizkieten bertaraturiko ikasleei.
Kamioiaren erakusketan ikusitakoa zuzenean lotzen da Mekatronika Graduan ematen diren hainbat ikasgairekin, esate baterako Automatizazio Hastapenak (2. Maila), Oinarrizko Industria Automatizazioa (3. Maila) edo Industria Automatizazio Aurreratua (4. Maila).
Erakusketa bere baitan duen kamioia
Kamioiak barnean zuen "Connected Hydraulics, Beyond limits" izeneko eragingailu industrialei eta hauek eskaintzen dituzten aurrerapen nahiz hobekuntzei buruzko erakusketa. Erakusketak frogatzen du elektronifikaturiko edo softwaretan bermaturiko sistema hidraulikoek areagotzen dituztela Industry 4.0ren edo gauzen internetaren aukerak. Erakusketako atal ezberdinek biltzen dituzte software, osagai edo aplikazioak. Kamioiaren erakusketan ikusitakoa zuzenean lotzen da Mekatronika Graduan ematen diren hainbat ikasgairekin, esate baterako Automatizazio Hastapenak (2. Maila), Oinarrizko Industria Automatizazioa (3. Maila) edo Industria Automatizazio Aurreratua (4. Maila).