Oñatiko Gestio Heziketako ikasleek 2.750 euro eman dizkiote Hotz-Oñati elkarteari
Oñatiko Gestio Heziketako ikasleek 2.750 euro eman dizkiote Hotz-Oñati elkarteari
Oñatiko Gestio Heziketako ikasleek 2.750 euro eman dizkiote Hotz-Oñati elkarteari
Oñati Gestio Heziketako ikasleen ikasketa, metodologia aktibo-kolaboratibo batean oinarritzen da.
Oñati Gestio Heziketako(Oñatiko Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean kokatuta) ikasleen ikasketa, metodologia aktibo-kolaboratibo batean oinarritzen da. Hau da, ingurune profesionalean sor daitezkeen erronka errealen edo antzerakoen ebazpena lantzen dute. Hori delata aurtengo kurtsoan bigarren mailako heziketa zikloetako ikasleek enpresa simulazio proiektua garatu dute.
Enpresa proiektu errealak garatu dituzte eta honen ondorioz 2.750 euro fakturatu dituzte, diru hau Hotz Oñati elkarteri donatu diotelarik. Azken helburua ez da fakturazioa izan ikasle hauentzat, baizik eta egindako lanaren ondorioz ikasleek lan esparruan eskatutako gaitasun profesionalak bereganatzea lortu dute.
Oñati Gestio Heziketan oraintxe momento 3 heziketa ziklo eskeintzen dira: administrazioa eta finantzak, salmenten kudeaketa eta idazkaritza zuzendaritza. Webgunean: https://www.mondragon.edu/eu/goi-mailako-heziketa-zikloak/heziketa-zikloetako-eskaintza
HOTZ elkarteak eskerrak eman dizkie Oñati Gestio Heziketako ikasle guztiei. Argazkian, ikasleak eta irakasleek HOTZ Oñatiri diru laguntza ematen ikusi ditzakegu.
Hotz Oñati-ren helburua errefuxiatuei lankidetza teknikoa eta elkartasun laguntza eskeintzea da, honetaz gain, errefuxiatu eta migrazioen inguruko sentsibilizazioan laguntzea eta, azken finean, giza baliabideen defentsan laguntzea.