Teknologia Biomedikoak Masterreko ikasle batek lan zientifikoa aurkeztu du CASEIB 2019 urteroko Ingeniaritza Biomedikoaren kongresuan.
Teknologia Biomedikoak Masterreko ikasle batek lan zientifikoa aurkeztu du CASEIB 2019 urteroko Ingeniaritza Biomedikoaren kongresuan.
Teknologia Biomedikoak Masterreko ikasle batek lan zientifikoa aurkeztu du CASEIB 2019 urteroko Ingeniaritza Biomedikoaren kongresuan.
Markel Gomezek aurkeztu zituen iragan ikasturtean Microliquid enpresan eginiko Gradu Amaierako Lanaren ondorioak
Markel Gomezek, egun ikasle denak Teknologia Biomedikoak Masterrean Mondragon Unibertsitatean, aukera izan zuen CASEIB 2019an iragan ikasturtean eginiko Gradu Amaierako Lana aurkezteko, horrela ikasleen GIB sarirako hautagai izanik. Mondragon Unibertsitateko ikasleak bere "Adaptación y desarrollo de tecnologías de micromecanizado para el sector point of care de diagnóstico" lana aurkeztu zuen Santanderren azaroaren 27 eta 29 artean eginiko kongresuan. Gomezek lan hori Microliquid enpresan egin zuen, Ingeniaritza Biomediko Gradu amaierako proiektuan eta Patxi Aristimuño irakaslearen zuzendaritzapean.
CASEIB 2019 Espainiako Ingeniaritza Biomediko Elkartearen Urteroko Kongresuaren XXXVII. edizioa izan zen eta azken hau Cantabriako Unibertsitateak (UC) antolatu du Teknika Optiko Aplikatuen (TOA), HUMVaren eta Espainiako Ingeniaritza Biomediko Elkartearen bidez (SEIB).
Mondragon Unibertsitatea protagonista izan duen kongresua
Irene Varela eta Erik Isusquizak, iragan ikasturteko Teknologia Biomedikoak masterreko ikasleek, aukera izan zuten ere euren lanak aurkezteko CASEIB 2018an, Ciudad Realen egin zena. 2017ko edizioan, Bilbon egina, Marta Calvok, Ingeniaritza Biomediko graduko ikasleak, azaldu zuen baita bere "Influencia de la frecuencia respiratoria inducida en los valores HRV" izeneko lana ere. Horrenbestez, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hiru urte daramatza jarraian ekarpena eginaz bere ikerketekin CASEIB kongresuan.