Javier Oyarzun Goyalde ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Javier Oyarzun Goyalde ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Javier Oyarzun Goyalde ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
- Tesi titulua: Diseño de una metodología para el diseño, simulación y validación de circuitos de alta frecuencia en convertidores de potencia
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Carlos Bernal Ruiz (Universidad de Zaragoza)
- Bokala: Francisco José Pérez Cebolla (Universidad de Zaragoza)
- Bokala: Igor Baraia-Etxaburu Zubiaurre (Ingeteam)
- Bokala: José Manuel González Pérez (UPV/EHU)
- Idazkaritza: Iban Barrutia Inza (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Elektronika gure inguruko enpresentzat giltzarri bihurtu da hainbat arlo estrategikotan (energia, trenbide-arloa, mugikortasun elektrikoa eta abar). Enpresa hauek erronka bati aurre egiten diote: beren produktuetako asko saiakuntza eta akats ziklo amaitezinaren ondoren merkaturatzen dira, kasurik onenean, bateragarritasun elektromagnetikoko frogak gainditzen lortzen ez dutelako. Tesi honen helburua arlo horretan sakontzea izan da, unibertsitatearen trebakuntza eta zerbitzu maila handitzeko helburuarekin.
Oro har, egindako lanak bi zati izan ditu. Alde batetik, Galarretako campuseko EMI/EMC laborategia muntatzeko atariko eta hasierako fasea, ekipamendua eta saiakuntza-bankua abian jarrita, eta gaiarekin lotutako neurketa-metodoak eta -teknikak ikasita.
Lan hori egin ondoren, tesi honek metodologia bat proposatu du, maiztasun eremuan portaerazko eredu baten bidez bihurgailu baten emisio gidatuak balioesteko.
Eredu hori definitzeko, oinarrizko kommutazio-uhinen neurketa esperimentalak egin dira (denbora eremuan), eta zarata-iturriek parametroen aldaketarekiko duten sentikortasuna aztertu da. Seinale horiek izan dira maiztasun-eremuan zarata-sorgailuak definitzeko oinarria.
Sistemaren irteerako estimazioa lortzeko, zarata hedatzeko bideak karakterizatu dira, eta, horretarako, zeharkako metodo bat erabili da: korronteko bi zunda induktibo erabili dira, bide horiek inpedantzia-kuadripolo gisa modelatzeko, modu komunerako eta modu diferentzialerako.
Horrekin guztiarekin, eredu bat osatu da, LISN baten irteeran gidatutako emisioen neurketan lortutako emaitzekin kontrastatu dena.