Gure ikasleek maila oso altua erakusten dute nazioartean
Gure ikasleek maila oso altua erakusten dute nazioartean
Gure ikasleek maila oso altua erakusten dute nazioartean
MONDRAGON UNIBERTSITATEKO DISEINUKO IKASLEAK IRABAZLE NIMBLE BEE NAZIOARTEKO EKIMENEAN
Nimble Bee ekimenak enpresentzat ikerketa erronkak plazaratzen ditu nazioarteko gazte komunitate batek soluzioa eman diezaien. Azken urteotan McBrige, Heineken, AB inBev zein P&G enpresek kaleratu dituzte beraien ikerketa erronkak Nimble Bee ekimenaren bitartez.
Azken urteotan, Mondragon Unibertsitateko Diseinuko graduko ikasleak Nimble Bee ekimenean parte hartu dute, beraien proposamenak irabazleen artean aukeratuak izan direlarik.
Aurten ere, Victor Perez ikaslearen lana izan da garaile.
Zorionak!
Nerea Murillo ikasleak bere Gradu Amaierako Lana CAF enpresarekin kolaborazioan garatu du eta proiektuaren emaitza Norman Foster Fundazioak Bilboko Guggenheim Museoan egin duen erakusketan parte hartu du. Ikasleak, unibertsitateko irakasle batzuen laguntzarekin, ETHOS diseinatu du, 2100. urteko tren adimenduna. ETHOSek lebitazio magnetikoko metodo bat du eta machine learning punta-puntako teknologia du.