Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasleak, LAUS lehiaketan sarituak

Atzealdea

Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasleak, LAUS lehiaketan sarituak

LEHIAKETA

Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasleak, LAUS lehiaketan sarituak

ADG FAD Laus sariak dira diseinuaren alorreko erreferentziako sariak eta maila nazionalean osperik handienekoak. 1964az geroztik iragartzen dira, eta aurten 53. edizioa egin da, orain arte 1.200 proiektu aurkeztuta.

2023·06·22

$titulo.getData()


NAIHAk, kudeatzaile, profesional, zaintzaile eta familientzat Ubikare euskal enpresak garatutako software soziosanitarioak, Brontzezko LAUS saria jaso du Digital eta Erabiltzaile Esperientzia kategorian. Lehiaketara aurkeztutako proiektu honetan, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasle ohi diren eta gaur egun Ubikaren lanean ari diren 3 lagun hauek hartu dute parte:

  • Maitane Garcia Lopez, Produktuaren Diseinu saileko arduraduna (Diseinu Estrategikoa Unibertsitate Masterreko 2016ko promozioa), gaur egun doktoretza egiten ari da Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroaren kolaborazioarekin. 
  • Nerea Dorronsoro Murgiondo, produktu ingeniaria (Diseinu Diseinu Estrategikoa Unibertsitate Masterreko 2020ko promozioa)
  • Marta Villar Vidal, Diseinu Estrategikoa Unibertsitate Masterreko gaur egungo ikaslea.

Masterreko irakasle taldeak zein ikasleek harreman estua dute Ubikare enpresako lantaldearekin, ikasturtean zehar enpresak planteatutako erronkak garatzen baitira. Ikasleek ere master amaierako proiektua Ubikaren garatzeko aukera dute, eta horrek enpresako lantaldean integratzen laguntzen die eta errazago egiten du proiektua amaitzen dutenean enpresak kontratatzea.

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Estrategikoko Masterrak diseinuaren gaineko prestakuntza integrala ematen du eta modu estrategikoan eta berritzailean pentsatzen trebatzen du. Masterra bukatuta ateratzen diren pertsonen enplegu tasa %100ekoa da, eta LAUS lehiaketaren antzeko aitorpenek agerian uzten dute ikasleek eskuratutako prestakuntzaren kalitatea.

Zorionak Maitane, Nerea eta Marta!

LAUS sariak

Laus sariak dira Espainiako Arte Zuzendarien eta Diseinatzaile Grafikoen Elkarteak antolatuta diseinuan erreferentziakoak diren eta maila nazionalean ospe handieneko sariak.