Mekatronika graduko ikasleek Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargoa bisitatu dute
Mekatronika graduko ikasleek Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargoa bisitatu dute
Mekatronika graduko ikasleek Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargoa bisitatu dute
Mekatronika graduko ikasleak Kawasaki Robotics-i buruzko tailer batean egon ziren
Mekatronika Graduko bigarren maila irailaren 26an Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargora joan zen Kawasaki Robotics markako programazio tailer batean parte hartzeko. Tailerraren helburua programazio hizkuntzan sakontzea eta modu ezberdinetan programatzen ikastea zen, robotaren mugimenduak guztien artean programatuz. Behin fase hau igarota, programatutakoa praktikan jarri zen puntu batetik bestera kaxak garraiatzen egon zen Kawasaki Robotics-en robot baten bidez.
Bisita interesgarria
Jardunaldian parte hartu zuten Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek Ingeniari Elkarteko Alex Abacens zuzendariaren hitzaldia jaso zuten, erakunde horren funtzionamendua azaldu zuelarik. Ondoren, Larraioz enpresatik zetorren Aitor Garmendiak azaldu zuen zein zen bere erakundearen xedea eta tailerra dinamizatzeari ekin zion.
Jardunaldiaren helburua zen ikasleria robotikan eta programazioan trebatzea, datozen kurtsotan landuko diren edukiak aurreratuz. Gainera, balio izan zuen gaur egun alor horretan ari diren profesionalen prozesuak eta lan metodologiak ezagutzeko.