Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Arrasateko ospitalea bisitatu dute ebakuntza gelaren plangintza nola kudeatzen duten ezagutzeko

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Arrasateko ospitalea bisitatu dute ebakuntza gelaren plangintza nola kudeatzen duten ezagutzeko

BISITA

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Arrasateko ospitalea bisitatu dute ebakuntza gelaren plangintza nola kudeatzen duten ezagutzeko

Masterreko ikasgaietako batean landutako gaiarekin lotuta dago bisita, eta ikasleek ospitale sektorearen errealitatea hurbiletik ezagutzea bilatzen du.

2023·10·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikasleek Arrasateko Ospitalea bisitatu dute (Debagoieneko ESI). Bisita “Plangintza eta entrenamendu kirurgikoa” izeneko ikasgaiaren barruan kokatu da, eta ospitaleko instalazioak eta ospitale barruan aplikatzen diren prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eman du.

Bisitan, gai hauek landu ziren nagusiki:

  • Pazienteen kudeaketa (kontsultatik ebakuntzara arteko prozesua)
  • Eskualdeko ospitaleek urgentziazko esku hartzeetarako dituzten baliabideak
  • Ebakuntza gelak: hango ekipoak eta tresneria, behar diren langileen profila, etab.
  • Garbiketa eta desinfekzio protokoloak: gune garbi eta zikinak, material zikinaren ibilbidea, ospitaleko materialaren biltegia, etab.

Ospitalera egindako bisita osoa eta integrala izan zen, ikasleak ebakuntza geletara, anestesia osteko berreskurapen unitatera, material medikoen biltegira eta erditzeko gelara sartu ahal izan ziren-eta. Mondragon Unibertsitateko ikasleez arduratu zen Arrasateko Ospitaleko lantaldeak era guztietako azalpenak eman zizkien, eta oso adeitsuak izan ziren, espazio horietan guztietan sartzeko aukera eman baitzieten. Eskerrik asko!

Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterra

Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterra Arrasateko campusean ematen da eta ingeniaritzak eremu biomedikoan duen aplikazioan sakontzen du. Masterreko ikasleek diagnostikorako eta/edo tratamendurako hainbat gailu mediko diseinatzeko, garatzeko, berritzeko, optimizatzeko, ebaluatzeko eta monitorizatzeko gai izateko prestakuntza jasotzen dute. Masterrak bi espezialitate ditu: (I) Osasun produktuaren garapena eta fabrikazioa eta (II) Sistema biomediko adimendunak. Ikasleek ikasketak eta enpresetako praktikak uztar ditzakete programa dualaren bidez, eta beren praktikengatik hileko beka bat jaso.

Masterrari buruzko informazio gehiagorako: +34 664 298 704 / masteruni.ing@mondragon.edu