Industria Ingeniaritza masterreko 2. mailako ikasleriak bisitatu du Batz trokelgintza enpresa

Atzealdea

Industria Ingeniaritza masterreko 2. mailako ikasleriak bisitatu du Batz trokelgintza enpresa

BISITA

Industria Ingeniaritza masterreko 2. mailako ikasleriak bisitatu du Batz trokelgintza enpresa

Batz Mondragon Korporazioaren parte da eta automozio sektoreko enpresa

2019·11·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritza Masterreko 2. mailako ikasleek bisita egin diote Igorren dagoen Batz trokelgintza enpresari.

Bisita Materialen Konformazio ikasgaiaren baitan egin da eta berton Ines Aseginolazak, enpresako langileak, azaldu du automozioa edo aeronautika moduko arlo ezberdinetan osagarriak konformatzeko kooperatibak garatutako trokelen fabrikazio prozesua.

Bisitan zehar ikasleek bisitatu dute mekanizazio sekzioa, muntaia sekzioa, doitze sekzioa eta enpresako kalitate kontrol sekzioa. Hauetan ikasleek trokelak era egokian ekoizteko eman beharreko pausoen azalpen xehatuak jaso dituzte.

Bisita osagarri perfektua izan da ikasleek aurretiaz aipaturiko ikasgaian jasotako formaziorako. Horrekin Mondragon Unibertsitateak berresten du bere apustua irakaskuntza praktikoarekiko gertutik biziz enpresa errealitatea eta ahalbidetuz ikasleei gertutik ezagutzea sektoreko enpresen errealitatea.