Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategiko Masterreko ikasleria nabarmendu da 8. Irakaskuntza eta Diseinu BID Topaketan

Atzealdea

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategiko Masterreko ikasleria nabarmendu da 8. Irakaskuntza eta Diseinu BID Topaketan

SARIA

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategiko Masterreko ikasleria nabarmendu da 8. Irakaskuntza eta Diseinu BID Topaketan

Mondragon Unibertsitateko masterreko ikasle talde batek sari bat lortu du topaketan

2019·11·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleria protagonista izan da Madrilen ospaturiko 8. Irakaskuntza eta Diseinu BID Topaketan. Bertan saritua izan da Valeria Belleza, Oscar Escallada, Maite Iza, Idoia Landa eta Gorka Martín masterreko ikasleek garatutako Auzotu proiektua. Gainera, Heldu proiektuak, Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategiko Masterreko Ainhoa Apraiz, Andoni Cid, Miren Cuerdo, Sebastián Díaz eta Laura Parralejo ikasleek egindakoak, diseinu digital aipamena jaso du.

Diseinutik hausnartzen

BID Topaketa Diseinu Irakaskuntza Zentro iberoamerikar komunitatearen hausnarketa eta eztabaida plataforma da. DIMADek deitzen du Diseinu Biurteko Iberoamerikarraren markoan formazio zentro iberoamerikar guztiei eginiko deialdi ireki baten bidez. BIDek planteatu zuen 8. Irakaskuntza eta Diseinu BID topaketa: Bauhausa baino 100 urte beranduago, praktika onak bultzatu eta hedatzen jarraitzeko asmoz, modu argian diseinuaren sorkuntza energia eta bere aplikazio kalifikatua gizarte hobea sortzeko nola artikulatu erakusten dutenak.