Prozesu Industrialetako Ekoteknologia graduko ikasleria NewCulturers Gunea jardunaldian egon zen
Prozesu Industrialetako Ekoteknologia graduko ikasleria NewCulturers Gunea jardunaldian egon zen
Prozesu Industrialetako Ekoteknologia graduko ikasleria NewCulturers Gunea jardunaldian egon zen
Adegik antolatu zuen topaketa enpresa kultura berria aplikatzen duten enpresen eta lau uninbertsitateetako 3. eta 4. mailetako nahiz masterretako ikasleen artean
Lurraldeko lau unibertsitateetako 600 ikasle inguruk hartu zuen parte NewCultures Gunea Adegiren ekimenean, talentua enpresetara eta enpresak talentu gaztera hurreratzea helburu duena. Partaideen artean egon zen Goi Eskola Politeknikoko ikasleen ordezkaritza bat, zehazki Prozesu Industrialetako Ekoteknologia graduko hirugarren ikasturteko ikasleena.
Jardunaldi dinamikoa
NewCultures Guneak batu zituen 600 ikasle inguru Tabakaleran goiz batean zehar eta bertaratuek ponentziak entzuteko eta tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.
Lehiaketa bat antolatu zen baita ere eta bertan partaideak taldeka banatu ostean, enpresen ordezkari ezberdinek talde bakoitza gidatzeko arduradunak izan ziren. Mikel Atxega, Mondragon Unibertsitateko Prozesu Industrialetako Ekoteknologia graduko ikaslea izan zen sarituetako bat, GBLa Plastigaur enpresan egiteko aukera lortuz.