Industria Diseinua Ingeniaritzako 2. mailako ikasleek industria prentsei buruzko hitzaldia jaso dute Fagor Arrasateren eskutik
Industria Diseinua Ingeniaritzako 2. mailako ikasleek industria prentsei buruzko hitzaldia jaso dute Fagor Arrasateren eskutik
Industria Diseinua Ingeniaritzako 2. mailako ikasleek industria prentsei buruzko hitzaldia jaso dute Fagor Arrasateren eskutik
Juan Etxeberriak, Fagor Arrasateko Sustapen zuzendariak, eskaini zien hitzaldia ikasleei.
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzak industriako errealitatearekin guztiz lerrokatuta dauden ikasketak dira. Agerikoa eta naturala da unibertsitateak enpresekiko duen hurbiltasuna; horregatik, ohikoa da enpresetako ordezkariak ikasgeletara joatea beren sektoreko berrikuntzak azaltzera.
Laster industrian lanean hasiko den diseinuko ingeniariaren profilak fabrikazio-teknologiak ezagutu behar ditu, produktuak behar bezala diseinatzeko, material egokia hautatzeko eta fabrikazio prozesuaren ondoren kalitatea bermatzeko. Horregatik, graduko irakasle taldeak Juan Etxeberria Fagor Arrasate enpresako Sustapen zuzendariari proposatu zion Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Graduko 2. mailako ikasgelan hitzaldi bat ematea. Hitzaldi horren funtsa euskal kooperatibak diseinatu eta fabrikatzen dituen prentsen kontzeptu berrietan sakontzea izanik.
Fagor Arrasatek industria produktu ugari ditu: automobilgintzaren sektorerako prentsa mekanikoak, beroan estanpatzeko prentsa hidraulikoak, etxetresna elektrikoen piezak fabrikatzeko linea automatikoak, ebaketa-lineak eta siderurgiarako laser-lineak, besteak beste. Etxeberriak prentsen ezaugarrietan eta hauek egoki aukeratzeko hartu beharreko irizpideetan oinarritu zuen bere aurkezpena. Era berean, lor zitezkeen kadentzietan, soluzio bakoitzaren malgutasunean eta automatizazioaren eta digitalizazioaren garrantzian sakondu zen, OEE altua lortzeko.
Eskerrik asko Juan zure laguntzagatik, ziur ikasleek asko ikasi dutela prentsa industrialei buruz!