Ingeniaritza Biomedikoko graduko ikasle batek poster onenaren saria jaso du EMRS 2023 biltzarrean

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoko graduko ikasle batek poster onenaren saria jaso du EMRS 2023 biltzarrean

SARIA

Ingeniaritza Biomedikoko graduko ikasle batek poster onenaren saria jaso du EMRS 2023 biltzarrean

Malen Razkin ikasleak aurkeztutako lana bere Gradu Amaierako Proiektuaren emaitza da.

2023·07·03

$titulo.getData()


Malen Razkin ikasleak, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko laugarren mailako ikasleak, poster onenaren saria jaso du 2023 Spring Meeting of the European Materials Research Society biltzarrean (E-MRS), zehazki, "Making Light Matter: Lasers in Material Sciences and Photonics" Symposiumean parte hartu du. Aurkeztutako lana Mondragon Unibertsitateko Gainazalen Teknologien Ikerketa Taldearekin eta Bundesanstalt für Materialforschung und -prüfung (BAM) erakundearekin elkarlanean garatu duen Gradu Amaierako Proiektuaren emaitza da.

Razkinek aurkeztutako posterraren izenburua Bacterial adhesion on fs-laser processed laser-induced periodic surface structures zen eta “Outstanding Student Poster Award” saria eskuratu du. Bakterioak edonon daude eta gainazal mota guztiak kolonizatzen dituzte, baita gizakitik hurbilen daudenak ere, hala nola larruazala, elikagaiak eta eguneroko objektuak. Posterrean aurkeztu den ikerketak aztertzen du zer eragin duen gainazalen topografiaren aldaketak bakterioek gainazalei itsasteko duten portaeran. Proiektuan, Razkinek eta berarekin elkarlanean aritu direnek materialen gainazalen ezaugarriak manipulatu dituzte, haien itsaspen dinamika aldatzeko eta gailu medikoen moduko aplikazioetan bakterioen kolonizazioa kontrolatu ahal izateko.

Zorionak Malen!