Enplegagarritasun oso handia

Titulazio Ofiziala

Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Donostia (Basque Culinary Center)

Plazak

112 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044083, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Enplegagarritasun oso handia

Alumni

Enplegagarritasun oso handia

Ezagutu Gastronomiako eta Sukaldaritzako Arteetako Graduatuen egoeraren berri.

$titulo.getData()


Basque Culinary Centerreko ikasketak bukatu dituzten ia ikasle guztiak lanean daude, eta ikasleen % 24 erantzukizun handiko postuetan gainera

Basque Culinary Centerreko lehenengo bi urteetako ikasleen laneratze-datuak ezin hobeak dira. Basque Culinary Centerreko Ikerketa Sailak barne-azterlana egin du, eta, emaitzen arabera, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak izeneko gradua bukatu duten lehen eta bigarren urteetako ikasleen ia ehuneko ehun lanean dira. Eta, gainera, ikasleen % 24erantzukizun handiko postuetan daude.

Datu horiek are garrantzitsuagoak dira, EAEn eta Estatuan gazteen langabeziari buruz osatzen diren datuekin alderatuta (% 24 eta % 43, hurrenez hurren).

Halaber, bereziki nabarmentzekoa da lanpostua topatzeko bizkortasuna. Horrela, tituludun horiek lan-ibilbide luzea eta itxaropentsua daukate.

Basque Culinary Centerren zutabe nagusiak bi dira: Gastronomia Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitateari atxikia, eta Janariaren eta Gastronomiaren alorretako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa. Gastronomia Zientzien Fakultatean maila oso handiko prestakuntza eskaintzen zaie ikasleei, XXI. mendeko sukaldaritzako adituak prestatzeko dago diseinatua eta. Fakultatea eta I+G+bko zentroa dituen zentro bakarra da, munduan.

BBVAk eta Instituto Valenciano de Investigación Económicak egindako U-ranking txostenaren emaitzen arabera, Estatuko unibertsitate guztien aldean, Mondragon Unibertsitatea hirugarren postuan dago, enplegagarritasun-ratioei dagokienez. Basque Culinary Centerrek berak egin duen azterlana ildo beretik doa, eta, datu propioak gehituta, Estatuko unibertsitateei buruzko txostenaren emaitzak berretsi ditugu.


Unibertsitatea baino gehiago gara