Aitor Arrieta, ISSRE2022 kongresuko ikuskatzaile saritua

Atzealdea

Aitor Arrieta, ISSRE2022 kongresuko ikuskatzaile saritua

AITORTZA

Aitor Arrieta, ISSRE2022 kongresuko ikuskatzaile saritua

IEEE Internactional Symposium on Software Reliability Engineering-en 33. edizioak Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzailea hautatu du kongresuko berrikusle garrantzitsuenetakotzat

2022·11·08

$titulo.getData()


IEEE Internactional Symposium on Software Reliability Engineeringen 33. edizioko batzordeburuek Aitor Arrieta hautatu dute kongresuko 8 ikuskatzaile sarituetako bat izateko. Aitor Arrietak Ipar Carolinako estatuan (AEB) eta online aldi berean urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean egin den kongresu hibridoaren programaren batzordean parte hartu zuen. Programako batzordeko kideen lana komunitateak bidalitako lanak berrikustea eta kongresuan zeintzuk aurkeztuko diren hautatzea da. Bereizketa hori egiteko, bidalitako berrikuspenen kalitatea eta horiek garaiz egotea hartu ziren kontuan.

Guztira 98 ikertzailek parte hartu dute programa batzordean, eta Arrietarekin batera, Zeelanda Berriko, Estatu Batuetako, Txinako, Italiako eta Alemaniako beste ikertzaile batzuek ere aipamen berezia jaso dute batzordean egindako zerbitzuagatik. Software fidagarritasunaren arloko mundu mailako erreferentzia-kongresu hau mundu akademikoaren eta industriaren artean ideiak trukatzeko gune bat da.

Kongresura bidalitako 162 lanetatik 47 aukeratu ziren, eta horien artean Jon Ayerdi Mondragon Unibertsitateko doktoregaiak gidatutako lana dago. Ayerdiren lana Adeptness proiektu europarraren barruan dago, eta Aitor Arrieta, Ernest Pobee eta Maite Arratibel ikertzaileen laguntza izan du. Aurkeztutako lanak Multi-Objective Metamorphic Test Case Selection: an Industrial Case Study (PER) du izena, eta Mondragon Unibertsitateko Software Ingeniaritzako ikerketa-taldearen espezializazioaren parte da.

Ikertzaile saritua

Ez da Arrieta ikertzaileak epaimahai zientifiko baten aurrean aipamen bat jasotzen duen lehen aldia; izan ere, 2019an, bere doktore-tesiak 2019ko SISTEDES ikerketa onenaren saria jaso zuen.

Arrietak Informatika Ingeniaritza ikasi zuen eta Sistema Txertatuen Masterrean espezializatu zen, biak Mondragon Unibertsitatean. Simulation-Based Testing of Highly Configurable Cyber-Physical Systems: Automation, Optimization and Debugging-i buruz garatutako doktorego tesiak ikerketara bideratu du, eta, gaur egun, sistema konplexuen softwarea testatzeko ikerketa-ildo batean ari da lanean, Mondragon Unibertsitateko Software Ingeniaritza eta Sistemak ikerketa-taldean.