52 aholkularitza proiektu ditu abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

52 aholkularitza proiektu ditu abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Aholkularitza proiektuak

52 aholkularitza proiektu ditu abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ikasturte honetako transferentzia proiektuek, batez ere, hezkuntza-berrikuntza eta kooperatibismoarekin lotutakoak gaiak jorratzen dituzte.

2023·01·16

$titulo.getData()


2022-2023 ikasturtean, 52 aholkularitza eta transferentzia proiektu ditu abian Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Bi ardatz nagusiren bueltan lantzen dira aholkularitza horiek, hezkuntza-berrikuntzaren eta kooperatibismoa.

 

Hezkuntzaren arloan, eta Hezkuntza Berrikuntzarako Zentruaren bitartez, jorratzen diran aholkularitza proiektuak honako gaiak lantze dituzte: euskara eta kulturartekotasuna, hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala, irakurketa planak, ahozkotasuna, elkarrekintza didaktikoa, ebaluazioa, curriculumaren definizioa eta garapena, ko-irakaskuntza, diziplinartko proiektuak Lehen Hezkuntza eta DBHn, hezkuntza digitala, hezkuntza komunitatearen saretzea eta STEM arloko hezkuntza.

 

Kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren gaineko aholkularitza, bestalde, Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak bideratzen du. Arlo honetako aholkularitzak, besteak beste, norabide honetan kokatzen dira: kooperatibetako bazkide-lankide kolektiboekin hezkuntza kooperatibo prozesuak neurrira diseinatu eta inplementatu; bazkide berrientzako harrera planak garatu; organo sozialetako kideentzat hezkuntza kooperatibo saioak eskaini eta gizarte ekonomiako eragileekin neurrira egindako hezkuntza kooperatibo eskaintzak diseinatu eta inplementatu.

 

Elkarlana era askotako erakundea eta enpresekin

Era guztietako erakunde, eskola eta enpresei eskaintzen die aholkularitza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Horietako batzuk erakunde publikoak dira, beste batzuk, aldiz, eskola eta enpresa pribatuak. Kooperatibismo jakintza arloan ere enpresa askorekin egiten dugu lan. Zehazki, ikasturte honean, honako erakundeetan ari gara aholkulari lanak egiten: Otalora, Fagor Taldea, Ulma Taldea, Dikar, Eika, LKS Next, Goizper, Debagoinea 2030, Olatukoop, Orkli, MISE Dibisia, GSR, Ederfil, Gomiztegi eta Mundukide fundazioa.