Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikari bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikari bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan eskaintza

Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikari bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da urriaren 7an.

2022·10·04

$titulo.getData()


Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikari lanpostua bete behar du 2022-2023 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da urriaren 7an. Kontratazioa aldi baterako ordezkapena izango da.

 

Administrazio eta finantza arloan erosketa eta kontabilitate prozesu operatiboen teknikaria (bidali CV, hemen)

 

Lanpostuari dagozkion jarduera batzuk

  • Erosketa prozesuak aurrera eramatea.
  • Kontabilitate orokorraren oinarrizko prozesuen jarraipena eta egikaritza.
  • Hornitzaileekin dauden oinarrizko prozesuen jarraipena..
  • Bezeroekin dauden oinarrizko prozesuen jarraipena.
  • Administrazioan egon daitezken lan puntualetan laguntza ematea.

Gaitasun profesionalak

  • Aipaturiko prozesuetan ezagutza.
  • Taldean eta sarean lan egiteko gaitasuna.
  • Dokumentazioaren kudeaketa.
  • Software espezifikoak ezagutu eta  egokitzeko gaitasuna.

Bestelako ezaugarriak

  • Ikasketak: Enpresa zuzendaritzan gradua edo baliokidea.
  • Euskara: EGA.
  • Ingelesa: oinarrizko ezagutza. Gutxienez B1 ezagutza.
  • Gida baimena (B) eta autoa.
  • Kontuan hartuko da lan eskarmentua. 
  • Autonomia eta autogestioa.
  • Proaktibitatea eta arazoei aurrea hartzeko sena.
  • Laguntzeko prest egotea.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!