Barne Komunikazioko Zuzendarien Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak hitzarmena sinatu dute Barne Komunikazioa diziplina profesional gisa sustatzeko
Barne Komunikazioko Zuzendarien Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak hitzarmena sinatu dute Barne Komunikazioa diziplina profesional gisa sustatzeko
Barne Komunikazioko Zuzendarien Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak hitzarmena sinatu dute Barne Komunikazioa diziplina profesional gisa sustatzeko
Barne Komunikazioko Zuzendarien Elkarteak (DIRCIk) eta Enpresagintza Fakultateak sinatutako esparru-akordioak Barne Komunikazioak Espainian duen zeregina nabarmentzeko hainbat jarduera interesgarri biltzen ditu
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Barne Komunikazioko Zuzendarien Elkarteak (DIRCIk) jarduera interesgarrietan elkarlanean aritzeko esparru-hitzarmena sinatu dute apirilaren hasieran, Espainian barne-komunikazioa diziplina profesional gisa sustatzen duten jarduerak bultzatzeko helburuarekin.
Barne Komunikazioa diziplina gero eta garrantzitsuagoa da erakunde eta enpresetan; izan ere, tresna horren bidez, konpainiaren estrategiaren berri ematen da, enplegatuekin konektatu eta elkarrizketa sortzen da, eta enpresa-kultura eta konpromisoa sustatzen dira.
DIRCIk eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak badakite Barne Komunikazioa gero eta estrategikoagoa dela erakundeetan —gero eta presentzia handiagoa du zuzendaritza-batzordeetan—. Hori dela eta, DIRCIk eta Enpresagintza Fakultateak bat egin dute esparru akademikoan eta profesionalean Barne Komunikazioaren balioa indartuko duten ekintzak batera egiteko.
Hitzarmeneko lan-esparruen artean, honako hauek nabarmentzen dira: barne-komunikazioaren ezagutza-esparruetako jarduerak garatzea; eztabaida eta esperientzia-trukea garatzea; arloa sustatzen, indartzen eta garatzen laguntzea, eta prestakuntzari, ikerketari, gizarte-erantzukizunari, argitalpenei eta bestelakoei buruzko informazio-trukea sustatzea.
Lander Beloki Mendizabal Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak hauxe adierazi du: «Akordio berri hau Mondragon Unibertsitateko ikasleentzako lorbidetzat jotzen dugu, lotura berriari esker etorkizuneko belaunaldiek aukera izango dutelako barne-komunikazioaren mundura hurbiltzeko eta sektoreko profesionalekin zuzeneko harremanak izateko».
Marian Abrines DIRCIko lehendakariak hauxe esan du: «Lankidetza-akordio honi esker, aurrera egin ahal izango dugu gure elkartearen helburua lortzeko: barne-komunikazioa diziplina gisa sendotzea. Etorkizunean barne-komunikazioko profesionalek arlo hori zuzendu dezaten eta etorkizuneko enpresetan zuzendaritza-batzordeetako kide izan daitezen, hasiera-hasieratik landu behar dugu diziplina; hain zuzen ere, unibertsitateko prestakuntzatik».
DIRCIri buruz
DIRCI Barne Komunikazioko profesionalen Espainiako elkartea da. Espainian diziplina hori aintzatesteko, sendotzeko eta duintzeko elkartu ziren. 2020an sortu zen, eta, gaur egun, Espainiako erakunde- eta enpresa-sarearen zati handi bat ordezkatzen du. Varne-komunikazioaren diziplina, funtzioak eta rola balioesten dituzten web-mintegietan, eztabaidetan eta topaketetan parte hartzeko aukera ematen die elkarteak bazkideei.