Innovalia eta Mondragon Eskola Politeknikoaren arteko lankidetza hitzarmena
Innovalia eta Mondragon Eskola Politeknikoaren arteko lankidetza hitzarmena
Innovalia eta Mondragon Eskola Politeknikoaren arteko lankidetza hitzarmena
Hitzarmenak lankidetza ekintzak aurreikusten ditu ikerketa proiektuak garatzeko, ekitaldiak antolatzeko eta unibertsitateko laborategietarako ekipamendu teknologikoa eskuratzeko
Innovalia enpresa teknologikoen elkarteak eta Mondragon Eskola Politeknikoak datozen 5 urteetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Carlos Garcia, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak eta Jesus Maria de la Maza Innovaliako Presidenteak Arrasateko campusean egin duten bileran sinatu dute akordioa.
Akordioak ikerketa proiektuetan kolaboratzea sustatuko du eta baita ikastaro, tailer, mintegi edo kongresuetarako lankidetza ere. Unibertsitateko campusetan kokatutako ikerketa laborategietarako ekipamendu teknologikoa eskuratzea ere aurreikusten du hitzarmenak.