Osasunaren asteko jarduerak
Osasunaren asteko jarduerak
Osasunaren asteko jarduerak
Mondragon Unibertsitateko kanpus guztietan antolatutako jarduerak.
Ikasturte guztietan bezala, jarduera fisikoaren eta osasunaren munduko egunekin bat, kirol zerbitzuak jarduera ezberdinak antolatzen ditu unibertsitate-komunitate osorako.
Urte honetan, apirilaren 4ko astean elikadura osasungarriari buruzko bi hitzaldi antolatu dira, bata BBFn (bilboa) OnEkin Nutrizioa taldearen eskutik eta bestea Oñatin Mikel Mujikaren eskutik. Honetaz gain, otordu osasungarriak egin dira campus guztietan.
Jarduera fisikoa sustatzeko, 2022ko Korrikarekin bat eginez, zozketak egin dira Korrikan parte hartula erakutsi duten ikasle guztien artean.
Jarduerak gustatu zaizkizuela espero dugu. Jadanik hasi gara datorren urteko ekintzetan pentsatzen.