Abenduaren 2an, euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan nola uztartu aztergai
Abenduaren 2an, euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan nola uztartu aztergai
Abenduaren 2an, euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan nola uztartu aztergai
Jardunaldian landuko dute Zaldibiako hezkuntza komunitateak pasa den ikasturtetik martxan jarritako esperientzia.
Abenduaren 2an honako jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan. Zaldibiako esperientzia. Bilkura Eskoriatzako campusean egingo da eta irekia izango da, baina, aldez aurretik, interesatuek izena eman behar dute.
- Izen-ematea: Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan.
Jardunaldia Eskoriatzako Dorleta eraikineko D.0.3 aretoan izango da. Bertan jorratuko da nola jarraitu ikastetxeetan euskaraz bizitzen eta aldi berean nola erraztu euskaraz ez dakiten guraso etorkinei ere informazioa eta parte-hartzea. Izan ere, euskalduntasunaren eta kulturartekotasunaren arteko bidea eraikitzea erronka handia da gaur egun udalerri euskaldunentzat eta bertako eskolentzat, eta ez soilik haientzat. Jardunaldian, bereziki, Zaldibiako hezkuntza komunitatea izango da hizpide, bertan proiektu bat martxan jarri baitzen 2021-2022 ikasturtean, herri osoaren inpllikazioaz erronkari ekintza konkretuez erantzuteko. Prozesuko protagonistek hartuko dute parte jardunaldian.
Ikasturte honetan ekimena beste bost herritara zabaldu da eta bere oihartzunak beste ingurune batzuetara ere heltzen ari dira. Ekimenean elkarlanean jarraitzen dute hezkuntza komunitateek, udaletako eragileek, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI).
EGITARAUA
- 09:00-09:15 Harrera.
- 09:15-09:30 Sarrera. Nagore Ipiña Larrañaga HUHEZIko dekanoa.
- 09:30-10:30 Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza komunitateetan
- Hizlariak: Karmele Perez Lizarralde eta Amelia Barquín López (HUHEZI).
- 10:30-11:30 Mahai-ingurua I. Eragileen ahotsak
- Zaldibiako lau eragile: Eider Amundarain Goikoetxea (Lardizabal ikastetxeko zuzendaria), Eztitxu Mujika Mariezkurrena (alkatea), Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (UEMAko kidea) eta Karmen Irastorza (Etxekonekok elkarteko kidea).
- 11:30-12:00 Atsedena lorategian
- 12:00-13:00 Mahai-ingurua II. Familien ahotsak
- Zaldibiako lau guraso: Felicia Toma, Zineb El ghaouti El gharradi, Amaia Sasiain Isasi-Isasmendi, Eñaut Agirre Goia.
- 13:00-13:45 Itxiera.