Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 60 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Diseinu Industrialeko arrautza jaurtiketako lehiaketan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 60 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Diseinu Industrialeko arrautza jaurtiketako lehiaketan

LEHIAKETA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 60 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Diseinu Industrialeko arrautza jaurtiketako lehiaketan

San Pankrazio eguneko lehiaketan parte hartu dute ikasleek

2024·05·13

$titulo.getData()


Beste urtebetez, maiatzaren 9an, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan San Pankrazio eguna ospatu zen, eta ospakizun horretan ezin da falta Diseinu Industrialeko arrautzen jaurtiketa lehiaketa tradizionala, unibertsitateko Diseinu Industrialeko Berrikuntza Taldeak antolatua.

Lehiaketan 60 ikaslek baino gehiago hartu dute parte. Lehiaketaren helburua da, batetik, parte-hartzaileen gaitasun zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, ikasleen motibazioa sustatzea lehiaketaren bidez.

Prototipoak sortzeko erabili behar duten materiala ere oso zehaztuta dago lehiaketan: Oilo-arrautza bat (egosi gabea), agerian egon behar da, kartulina (200 gramo), soka (haria) eta kola. Hori bakarrik erabili daiteke.

Lehiaketa hiru kategoriatan banatzen da: urrutien iristen den arrautza, produkturik politena eta irtenbiderik berritzaileena. Aurten hauek izan dira proiektu irabazleak:

  • Hegaldi luzeena: Unax Zunguitu eta Jokin Madina, Zlatan taldea.
  • Prototipo berritzaileena: Ekaitz Alkantar, Aitor Inurrita eta Amaia Resano, Fiat taldea.
  • Diseinurik politena: Ainhoa Alonso, Quetzal proiektua.

320x162

320x162

320x162