Batxilergo zientifiko eta teknologikoko 110 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen 3KIMU erronkan hartu dute parte, STEAM bokazioak suspertzeko helburuz

Atzealdea

Batxilergo zientifiko eta teknologikoko 110 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen 3KIMU erronkan hartu dute parte, STEAM bokazioak suspertzeko helburuz

3Kimu Proiektua

Batxilergo zientifiko eta teknologikoko 110 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen 3KIMU erronkan hartu dute parte, STEAM bokazioak suspertzeko helburuz

Aurten proposatutako erronka honi erantzun behar izan diote ikasleek, generoari, gaitasun zientifikoen garapenari eta eleaniztasunari lotutako ikuspegi batetik: “Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?”

2022·12·21

$titulo.getData()


Batxilergoko zientzia eta teknologiaren alorreko 110 ikaslek hartu dute parte gaur goizean Arrasateko Garaia parke teknologikoan egindako jardunaldian. Helburua: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako 3KIMU erronka ebaztea. MONDRAGON taldearen ezagutza-dibisioko erakunde hauek hartu dute parte erronkan: Arizmendi Ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak eta Politeknikoa Txorierrik. Gaur izandako lehen fasean, ikasleek problemetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia ezagutu dute, baita aurtengo erronka ebazteko erabili beharko dituzten talde-dinamikak ere, ezagutzari eta kohesioari lotutakoak. Horrez gain, hasierako topaketa horrek taldekideak ezagutzeko eta ebazpenaren lehen zirriborroak garatzeko balio izan die.

 

Gaurtik ekainera bitarte, beraz, hiru ikastetxeetako batxilergo zientifiko eta teknologikoko ikasleek bikoteka jardungo dute, erronka burutzeko. Bikote bakoitzak lau laguneko taldea eratuko du beste ikastetxe bateko beste bikote batekin. Finala ekainean izango da, eta orduan ezagutaraziko dira aurtengo txapeldunak. Hauxe da aurten proposatutako erronka: «Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?». Genero-ikuspegian arreta berezia jarri beharko dute ikasleek. Gaitasun matematikoak, zientifikoak eta teknologikoak garatu behar dituzte ikasleek erronka gainditzeko, bai eta komunikazio-ulermen eleaniztuna ere. Gainera, taldekako erronka proposatzen denez, alderdi kooperatiboak eta enpatikoak ere landuko dituzte. 

 

Hona hemen erronkaren faserik nabarmenenak:

  • Ikasgelako aldez aurreko lana. Hainbat ekintza landuko dituzte ikastetxe bakoitzean, taldeko gainerako kideak ezagutu aurretik.
  • Proiektua burutu bitarteko jarduerak. Proiektuak irauten duen asteetan zehar, ikasleak modu sinkronoan eta asinkronoan arituko dira lanean. Bi astean behin, gutxi gorabehera, saio sinkronoa izango dute ikastetxeko gainerako ikasleekin eta bikotekideekin.
  • Final handia eta sari-banaketa. Ekainean beste jardunaldi bat egingo da, erronkaren irabazleak ezagutarazteko. Talde finalistek euren ebazpenak aurkeztuko dituzte, bozkatu egingo da eta talde irabazleek dagozkien sariak eskuratuko dituzte.