574 ikasle berri hasi dira ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Atzealdea

574 ikasle berri hasi dira ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Ikasle berriak

574 ikasle berri hasi dira ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Aste honetatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusak berriro bete dira ikaslez.

2024·09·11

$titulo.getData()


Unibertsitateak hainbat jarduera eta ekintza prestatu ditu ikasle berriak unibertsitatean integratzeko. Jarduera horien helburua da gazteek unibertsitateko espazio eta zerbitzu ezagutzea, haien artean elkar ezagutzea eta unibertsitateko mekanika ezberdinen parte sentitzea. Bestalde, beteranoek beraien ikaskideekin topo egin dute berriro, eta ikasketei ekin diete berriz ere. Ikasturte honek erronka berriak dakartza beraientzat.

Azpimarratzekoa da ikasturte berri honetako Goi Eskola Politeknikoko ikasle berrien uzta inoiz baino oparoena dela. Guztira, 574 ikasle berri hasi dira gurekin. Horiei guztiei ikasturte hasiera arrakastatsua opa diegu.

Hemen daukazue ekintzen argazki bilduma:

https://www.flickr.com/photos/mondragonunibertsitatea_mgep/albums/72177720320235556/