150 ikasle inguru aurtengo Mondragon Unibertsitateko txapelketaren azken jardunaldian
150 ikasle inguru aurtengo Mondragon Unibertsitateko txapelketaren azken jardunaldian
150 ikasle inguru aurtengo Mondragon Unibertsitateko txapelketaren azken jardunaldian
Pasa den ostiralean, fakultate ezberdinetako ordezkarien artean jokatu ziren hainbat modalitateren finalak, aurtengo Mondragon Unibertsitateko neguko txapelketei amaiera emanez.
2023ko Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketei dagokien hanbait jokamoldetako finalak jokatu ziren pasa den astean. Urtarrilean, boleibola, eskubaloia eta futbola jokatu ziren eta pasa den ostiralean, gainontzeko jokamoldeak: areto futbola (neska zein mutiletan), saskibaloia (neska zein mutiletan) eta erraketa zein frontoi kirol guztiak.
Azken jardunaldi hau, Aretxabaleta eta Arrasateko kirol instalakuntzetan antolatu zen, 150 ikasle inguruk parte hartu zuelarik. Partaide guztiek, aurtengo Kirol Zerbitzuko kirol jertsea eta bazkaria jaso zuten.
Hemen ikus ditzakezue jokamolde guztien argazki eta emaitzak
Zorionak Euskadiko txapelketara sailkatu zareten guztioi eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!
Euskadiko txapelketa, martxoaren 9an Gasteizen jokatuko da eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izango da aurtengo antolatzailea.