‘GipuzkoHarrok: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen’ bideo-lehiaketako sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

‘GipuzkoHarrok: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen’ bideo-lehiaketako sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

GipuzkoHarrok lehiaketa

‘GipuzkoHarrok: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen’ bideo-lehiaketako sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Gipuzkoako etorkizuneko enplegua irudikatzea zen lehiaketaren helburua, eta, horretarako, parte-hartzaileek galdera honi erantzun behar zioten: “Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron lana?”.

2023·06·23

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak GipuzkoHarrok lehiaketako sariak banatu ditu, Eragin proiektuaren esparruan, etorkizuneko langileen enplegagarritasuna bultzatzeko. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da. Halaber, helburu izan ditu etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko programa bat diseinatu eta gauzatzea, eta «GipuzkoHarrok» lehiaketa ebaluatu eta garatzea.

 

Guztira bost sari eman dira: bi 18 urtetik gorakoen kategorian eta beste bi 18 urtetik beherakoenean. Lehen kategoriako lehen saria, 700 eurokoa, Oier Abarrategi Altunak jaso du, eta bigarrena, 300 eurokoa, Maider Quiñonesek, Claudia Vázquezek, Naia Olaetxeak eta Onintze Agirianok osatutako taldearen bideoarentzat izan da. 

 

Bestalde, bigarren kategorian, 18 urtetik beherakoenean, 500 euroko lehen saria Iman El Idissi Afkir-ek eta Omaima El Majjaoui El Ayadik irabazi dute; 200 euroko bigarrena, berriz, Jokin Muelarentzat izan da. Azkenik, Eneko Munitxak, Izaro Sánchezek eta Alexia Mendik osatutako taldeari 300 euroko sari berezia eman dio lehiaketak. Entrega-ekitaldia atzo izan zen, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean. 

 

'GipuzkoaHarrok'

GipuzkoHarrok lehiaketaren helburua Gipuzkoako etorkizuneko enplegua irudikatzea izan da, eta, horretarako, parte-hartzaileek galdera honi erantzun behar zioten euren film laburretan: «Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron lana?». Esan beharra dago galderari ezin hobeto erantzun diotela edizio honetako irabazleek. 

 

Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna sustatzeko sortu da proiektua, eta GipuzkoHarrok lehiaketa Eragin proiektuaren barruan dago —proiektu horretan dihardute lanean fakultateko ikertzaileek—. Azken urteotan, egungo eta etorkizuneko enplegurako beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta horiek sustatzeko estrategiak ari dira aztertzen ikertzaileak Eragin proiektuan. Hain zuzen ere, asmo hauek jorratzen ditu proiektuak: pertsona malguak, inplikatuak eta konprometituak eta bizitza osoan ikasteko prest daudenak garatzen laguntzea, eta agerian jartzea gizarte-erronkei lotutako trantsizio digital, energetiko, klimatiko eta sanitarioaren harira egoera berri bat sortzen ari dela Gipuzkoako enpleguan.

Eraginek gidatutako programan, 12 eskolatako, Lanbide Heziketako 3 ikastetxetako eta unibertsitateko 3 campusetako 1.842 ikaslek parte hartu dute.

 

Sari banaketa ekitaldiko argazki bilduma:

GipuzkoHarrok 2023