‘Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa’ jardunaldia, abenduaren 17an, Eskoriatzan

Atzealdea

‘Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa’ jardunaldia, abenduaren 17an, Eskoriatzan

Jardunaldia

‘Etorkinen seme-alabak eta euskara, 20 urteko esperientzien ahotsa’ jardunaldia, abenduaren 17an, Eskoriatzan

Ekitaldietan parte hartuko dute hezkuntzako profesionalek eta hezkuntza-sistematik igaro diren gazteek.

2021·11·29

$titulo.getData()


Abenduaren 17an, Etorkinen seme-alabak eta euskara: 20 urteko esperientzien ahotsa izeneko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia Eskoriatzako campusean egingo da, D.0.3 aretoan, eta izena emateko plaza mugatuak ditu.

Jardunaldian izango dira, alde batetik, urte horietan hezkuntzan aritu diren profesionalak, erretiroa hartu berri dutenak: irakasleak, aholkulariak eta ikerlariak. Bestetik, entzungo dira euskal hezkuntza sisteman euskara ikasi duten gazteen ahotsak ere. 

 

Jardunaldiak esperientzia eta gogoeta jaso eta plazaratu nahi ditu: bidean zer ikasi dugun, zer dugun hobetzeko, zeintzuk diren erronkak… Izan ere, etorkinen seme-alabek ere euskara ikastea lehen mailako erronka da euskal hezkuntza sisteman eta, bide horretan 20 urte eman ondoren, garrantzitsua da izandako esperientzia eta ikasitakoa jasotzea eta zabaltzea.

 

EGITARAUA

  • 09:00- 09:15 Harrera.
  • 09:15-09:30 Sarrera.
  • 09:30-10:00 “Etorkinen seme-alabak eta euskara. Zenbait gogoeta”.
    • Hizlariak: Amelia Barquín López eta Ane Urizar Zugazagoitia (Mondragon Unibertsitatea)
  • 10:00-11:00 “20 urte etorkinen seme-alabak euskaraz hezten”. Profesionalen ahotsak.
    • Parte-hartzaileak:
      • Jaione Garai Ibabe (Eskolako irakasle eta zuzendaria)
      • Joseba Ibarra Bustinza (Berritzeguneko teknikaria)
      • Ima Ortega Abad (Materialen sortzailea eta eskolako irakaslea)
      • Uri Ruiz Bikandi (Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea)
    • Elkarrizketatzailea: Karmele Perez Lizarralde (Mondragon Unibertsitatea)
  • 11:00-11-30 Galde-erantzunak.
  • 11:30-12:00 Atsedena.
  • 12:00-13:00 “Gu gara ume haiek”. Gazteen ahotsak.
    • Parte-hartzaileak:
      • Romaesa Benslaiman Kraichi (Irakaslea)
      • Leocadia Bueriberi (Irrati esataria)
      • Hafsa Fenehara (Psikologia graduko ikaslea)
      • Oscar Macías (Enpresa arloko langilea)
    • Elkarrizketatzailea: Amaia Alberdi Ruiz de Alegría (Mondragon Unibertsitatea)
  • 13:00-13:30 Galde-erantzunak.
  • 13:30-13:45 Itxiera.