“El Conquistador de Biteri”
Atzealdea
“El Conquistador de Biteri”
KIROLA ETA OSASUNA
“El Conquistador de Biteri”
Biteriko Elkarbizitza taldeak “El Conquistador de Biteri” ginkana antolatu du.
2019·02·14
Otsailaren 14an, Biteriko 5 kidez osaturiko 7 taldek elkarren artean lehiatu zuten Elkarbizitza taldeak antolaturiko ginkanan Ikurrina eskuratzeko. Denetariko probak egon ziren, gazta harrapatzeko lasterketa, lokotx-bilketa, jolas zikinak edota matematikako ariketak, esaterako. Guztiek helburu bera zuten: ikurrinaren gordelekua aditzera ematea. Irabazleek, gazta eskuratzeaz gain, afari goxo bat izan zuten saritzat.